Saltatu edukira

ELKARRIZKETA | RACQUEL HALL

Emakume judutar batek bere fedea zergatik aztertu zuen azaltzen du

Emakume judutar batek bere fedea zergatik aztertu zuen azaltzen du

Racquel Hall familia judutar batean jaio zen, ama israeldarra eta judaismoa onartu zuen aita austriarra zituelarik. Amaren aldeko aiton-amonak sionistak ziren eta 1948⁠an Israel estatu independente bihurtu zenean hara emigratu zuten. Esnatu! aldizkariak Racqueli bere fedea zergatik aztertu zuen galdetu zion.

Hitz egin iezaguzu pixka bat zuri buruz.

1979⁠an Estatu Batuetan jaio nintzen. Hiru urte nituenean, nire gurasoak dibortziatu egin ziren. Amak juduen tradizioen arabera hezi ninduen eta beti yeshiva izeneko eskola judutarretan ibili nintzen. Zazpi urterekin, Israelera joan ginen bizitzera urtebeterako eta nire eskola kibbutz batean zegoen, hau da, nekazari landetxe kolektibo batean. Gero, ama eta biok, Mexikora joan ginen bizitzera.

Etxetik gertu sinagogarik ez zegoen arren, nire ohiturak mantendu nituen. Larunbatean kandelak pizten nituen, Tora irakurtzen nuen (juduen idazki santuak) eta siddur edo otoitz-liburu baten laguntzarekin otoitz egiten nuen. Eskolan askotan esaten nien nire ikaskideei nire erlijioa jatorrizko erlijioa zela. Ez nituen sekula irakurri Jesu Kristoren zerbitzu eta irakaspenei buruz hitz egiten duten liburuak, hau da, Itun Berria. Izan ere, amak ez irakurtzeko ohartarazi zidan, bere irakaspenekin kutsatuko nintzen beldur baitzen.

Zergatik erabaki zenuen Itun Berria irakurtzea?

17 urte bete nituenean, Estatu Batuetara itzuli nintzen nire ikasketak bukatzeko. Han, kristaua zela esan zidan ezagun batek nire bizitza Jesus gabe ez zela bete-betea izango esan zidan.

«Jesusengan sinesten dutenak oker daude», esan nion.

«Irakurri al duzu inoiz Itun Berria?», galdetu zidan.

«Ez», erantzun nion.

«Orduan, nolatan esan dezakezu hori? Zerbait ezagutu gabe horri buruz iritzia ematea, ez al da ezjakinek egiten dutena?».

Bere hitzak barruraino sartu zitzaizkidan, beti pentsatu bainuen iritziak itsu-itsuan ematea tontakeria zela. Lotsatuta, bere Biblia onartu eta etxean Itun Berria irakurtzen hasi nintzen.

Zer iruditu zitzaizun irakurri zenuena?

Hasteko, Itun Berriaren idazleak judutarrak zirela jakiteak harritu ninduen. Gainera, irakurtzen nuen heinean, geroz eta argiago ikusten nuen Jesus, jendeaz aprobetxatu beharrean, lagundu nahi zien judutar atsegin eta apala zela. Liburutegira joan eta berari buruzko liburuak ere hartu nituen. Hala ere, liburu hauetariko batek ere ez ninduen konbentzitu Jesus Mesias zela. Batzuek Jainkoa zela esaten zuten eta hori niretzat zentzugabea zen. Azken finean, nori egin zion otoitz Jesusek? Bere buruari? Eta are gehiago, Jesus hil egin zen. Baina Bibliak Jainkoari buruz dio ez dela hiltzen. *

Zer egin zenuen orduan?

Egia ez dago bere buruarekin kontraesanean eta egia aurkitu nahi nuen. Beraz, Jainkoari bihotzez eta malkotan otoitz egin nion, eta lehenengo aldiz nire siddur-ik gabe. Otoitza bukatu bezain laster atea jo zuten. Bi Jehobaren lekuko ziren. Biblia aztertzeko erabiltzen zuten argitalpen bat eman zidaten. Argitalpen honek eta Lekukoekin izandako elkarrizketek beraien sinesmenak Biblian oinarrituta daudela konbentzitu ninduten. Adibidez, beraientzat Jesus ez da trinitate baten parte, baizik eta «Jainkoaren semea» *, eta «Jainkoak egindakoen sorburua [hasiera]» *.

Handik gutxira, Mexikora itzuli nintzen eta Mesiasi buruzko profeziak aztertzen jarraitu nuen Lekukoekin. Txundituta geratu nintzen zenbat profezia zeuden ikustean. Baina zalantzak izaten jarraitzen nuen. Neure buruari galdetzen nion: «Jesus izan ote zen profezia horiek bete zituen bakarra? Eta, Mesiasen itxurak egin bazituen jendea engainatzeko?».

Zerk konbentzitu zintuen azkenean?

Lekukoek gezurti batek bete ezin zituen profeziak erakutsi zizkidaten. Adibidez, gertatu baino 700 urte aurretik, Mikeas profetak Mesias Judeako Belenen jaioko zela aurresan zuen. * Nork erabaki dezake non jaioko den? Isaiasek Mesias gaizkile maltzur baten gisa exekutatua izango zela, baina aberatsen artean lurperatuko zutela idatzi zuen. * Profezia hauek guztiak Jesusengan bete ziren.

Konbentzitu ninduen arrazoi nagusia Jesusen genealogiarekin lotuta zegoen. Bibliak, Mesias Dabid erregearen ondorengoa izango zela esaten du. * Judutarrek erregistro genealogiko oso zehatzak zituztenez, Jesus ez balitz Dabiden familiakoa izan, bere etsaiek lau haizetara zabalduko zuketen. Baina ezin izan zuten hori egin, Jesus Dabiden ondorengoa zela oso argi baitzegoen. Jende askok ere «Dabiden semea» zela aldarrikatu zuen. *

Jesus hil eta 37 urte beranduago, 70. urtean, Erromako gudarosteek Jerusalem sarraskitu eta erregistro genealogikoak galdu ziren edo suntsituak izan ziren. Beraz, bere genealogia baieztatu ahal izateko, Mesias urte hori baino lehenago agertu behar zen.

Zer ondoriora iritsi zinen?

Deuteronomioa 18:18,19⁠an Jainkoak Israelen Moisesen antzeko profeta bat sorraraziko zuela aurresan zen. Jainkoak esan zuen: «Profetak nire izenean adierazitako mezua onartuko ez duenari, neuk eskatuko dizkiot kontuak». Biblia osoa sakonki aztertzeak, Nazareteko Jesus profeta hura zela konbentzitu ninduen.

^ § 15 Habakuk 1:12, Euskal Biblia, Jaime Kerexeta

^ § 17 Apokalipsia 3:14

^ § 20 Mikeas 5:2; Mateo 2:1

^ § 20 Isaias 53:3, 7, 9NWT; Markos 15:43, 46

^ § 21 Isaias 9:6, 7; Lukas 1:30-32Mateo ebanjelioko kapituluan Jesusen aitaren aldeko genealogia eta Lukas ebanjelioko 3. kapituluan amaren aldekoa aipatzen dira.