Jainkoa al da gure sufrimenduaren erruduna?
Bibliaren erantzuna
Bibliak argi eta garbi ezetzez esaten du. Sufrimendua ez zen Jainkoak gizakiontzat zuen helburuaren parte. Baina, lehen giza bikotea Jainkoaren agintaritzaren aurka jarri zen. Gainera, ondo eta gaizki dagoenari buruzko arauak beraien kabuz ezartzea erabaki zuten. Jainkoa baztertu zuten eta ondorioak sufritu zituzten.
Gaur egun, beraien erabaki txarraren ondorioak jasaten ari gara. Baina, Jainkoa inola ere ez da sufrimenduaren eragilea.
Bibliak hurrengoa dio: «Inork, tentaldirik duenean, ez beza esan Jainkoak tentatzen duenik. Jainkoak ez du gaizkirako tentaziorik eta ez du inor gaizkirako tentatzen ere» (Santiago 1:13). Gizaki guztiek sufritzen dute, baita Jainkoaren onespena dutenek ere.