Nor da Jehoba?
Bibliaren erantzuna
Jehoba Bibliako benetako Jainkoa da, gauza guztien Sortzailea (Apokalipsia 4:11). Abraham, Moises eta Jesus berak ere Jehoba adoratu zuten (Hasiera 24:27; Irteera 15:1, 2; Joan 20:17). Jehoba mundu osoaren Jainkoa da eta ez herri batena bakarrik (47. Salmoa 3 [47:2, NWT]).
Bibliak Jainkoak duen izen bakarra adierazten du: Jehoba (Irteera 3:15, NWT; 83. Salmoa 18, NWT). Izen hau «bihurtzea» esan nahi duen aditz hebrear batetik dator. Aditu batzuek diote bere izenak «bihurtzea sortarazten du» esan nahi duela. Definizio honek ederki azaltzen du Jehoba Sortzailea dela eta bere helburuak betetzen dituela (Isaias 55:10, 11). Bibliak Jehobaren izaera ere ezagutzen laguntzen digu, bereziki, bere ezaugarri nagusia: maitasuna (Irteera 34:5-7: Lukas 6:35; 1 Joan 4:8).
Jainkoaren izen hebrearra, lau kontsonantez idazten zen: יהוה (YHWH). Honi Tetragramaton deitzen zaio. Ez da ezagutzen zehatz-mehatz antzinako hebrearrez nola ahoskatzen zen izen hau. Urteetan zehar, «Jehoba» izena erabili izan da euskaraz. a
Zergatik ez dakigu nola ahoskatzen zen Jainkoaren izena antzinako hebreeraz?
Antzinako hebreera kontsonanteekin bakarrik idazten zen, bokalik gabe. Irakurtzean, bazekiten hitz bakoitzaren bokalak zeintzuk ziren. Baina idazki hebrearrak, hau da, Testamentu Zaharra idatzi eta gero, judutar askok Jainkoaren izena ahoskatzea gaizki zegoela pentsatzen jarraitu zuten. Pasarte bat irakurtzean, Jainkoaren izena agertzen bazen, izena esan ordez, «Jauna» edo «Jainkoa» esaten zuten. Mendeak pasa ahala, ohitura horrekin jarraitu eta Jainkoaren izenaren ahoskera galdu egin zen. b
Askok diote Jainkoaren izena «Yahweh» ahoskatzen zela. Baina, beste batzuek, beste aukera batzuk ematen dituzte. Itsaso Hileko Eskuizkribuen artean, Lebitarrena liburuaren zati bat aurkitu zen. Zati honetan, grekoz transkribatutako Iao izena zegoen. Gaur egungo idazle grekoek Iae, I·a·beʹ eta I·a·ou·eʹ ahoskerak ere aholkatzen dituzte. Baina ezin da probatu antzinako hebreeraz horrela ahoskatzen zenik. c
Jainkoaren izenaren erabilerari buruzko ideia okerrak Biblian
Ideia okerra: «Jehoba» izena erabiltzen duten itzulpenek, izen hau gehitu dute.
Ideia zuzena: Jainkoaren izen hebrearra, hau da, Tetragramatona, 7.000 aldiz baino gehiago agertzen da Biblian. d Itzulpen askok, jatorrizko itzulpena kontutan eduki gabe, Jainkoaren izena kendu eta «Jauna» erabili dute.
Ideia okerra: Jainko Ahalguztidunak ez du izen propiorik behar.
Ideia zuzena: Jainkoak biblia-idazleak inspiratu zituen, Biblian bere izena milaka aldiz agertzeko. Gainera, bere zerbitzariei izen hau erabiltzeko agindu zien (Isaias 42:8, NWT; Joel 3:5 [2:32, NWT]; Malakias 3:16, NWT; Eginak 2:21, oharra). Bestalde, Jainkoak bere izena ahaztera bultzatzen zuten profeta faltsuak kondenatzen zituen (Jeremias 23:27, NWT).
Ideia okerra: Judutarren ohiturak jarraituz, Jainkoaren izena Bibliatik ezabatu behar da.
Ideia zuzena: Egia da judutar idazleek ez zutela Jainkoaren izena esaten, baina beraiek egindako biblia-kopietatik ez zuten izen hau kendu. Jainkoak bere aginduak betetzea nahi du, eta ez gizakien ohiturak (Mateo 15:1-3).
Ideia okerra: Jainkoaren izena hebreeraz nola esaten zen ezagutzen ez dugunez, ez zen Biblian egon beharko.
Ideia zuzena: Aurreko arrazoiak, hizkuntza desberdina hitz egiten duen jendeak, Jainkoaren izena berdin ahoskatu behar duela suposatzen du. Baina Bibliak aipatzen du, Jehobaren zerbitzariek hizkuntza desberdinak hitz egiten zituztenez, pertsonen izenak desberdin ahoskatzen zituztela.
Ikusi dezagun, adibidez, Josue epaile israeldarraren kasua. Hebreeraz hitz egiten zuten lehenengo kristauek, Yehoh·shuʹaʽ ahoskatzen zuten. Grekeraz hitz egiten zutenek, aldiz, I·e·sousʹ esaten zuten. Biblian Josue izen hebrearraren itzulpen grekoa egoteak, kristauek beraien hizkuntzan ohikoak ziren izenak erabiltzen zituztela adierazten du (Eginak 7:45; Hebrearrei 4:8).
Gauza berdina gertatzen da Jainkoaren izenarekin. Laburbilduz, Biblian izen hau bere lekuan egotea, ondo ahoskatzea baino garrantzitsuagoa da.
a Étienne Lapeyre apaizak, 1891an argitaratutako Credo edo sinhesten dut esplikatua liburuan, «Iehovah» izena erabili zuen. Bestalde, José Mª Etxebarria filologoak, Pedro Juan Cruz de Rentería apaizak XIX. mendearen erdialdean idatzi zituen eskuizkribuak transkribatu zituen. 1984ko transkribapenean, Irteera 3:14ari buruz hitz egitean, «Yehobaj» izena erabili zuen. 1992. urtean bigarren transkribapena egin zuenean, aldiz, «Jehobah» erabili zuen.
b New Catholic Encyclopedia-ren bigarren edizioak, 14. liburukian 883 eta 884. orrialdeetan, hau dio: «Exilioa eta gero, Yahweh izenari errespetu berezia ematen zitzaion. Hori dela eta, izen hau ADONAI edo ELOHIM hitzengatik ordezkatzen hasi zen».
c Informazio gehiagorako, ikusi New World Translation itzulpeneko A4 eranskina: «El nombre de Dios en las Escrituras Hebreas» edo «Le nom divin dans les Écritures hébraïques».
d Ikusi itzazu Diccionario Teológico Manual del Antiguo Testamento-ren 2. liburukiko 523. eta 524. orrialdeak.