GAZTEEN GALDERAK
Bataiatu behar al naiz? 3. zatia: Nola egin aurre beldurrei?
Urduri jartzen al zaitu zeure burua Jehobari eskaini eta bataiatzeko ideiak? Hala bada, artikulu honek beldur horiei aurre egiten lagunduko dizu.
Artikulu honetan honakoa ikusiko duzu:
Zer egin dezaket bataiatu ondoren akats larri bat egiteko beldur banaiz?
Kezka: Agian larria den zerbait egin duen eta kongregaziotik kanporatua izan den norbait ezagutzen duzu (1 Korintoarrei 5:11-13). Beharbada, zuri ere antzeko zerbait gertatuko zaizun kezka duzu.
«Bataioari buruz pentsatu nuen lehenengo aldian, nire burua hanka sartzen imajinatu nuen. Horrek beldurtu ninduen. Nire gurasoen mina imajinatu nezakeen» (Rebekah).
Bibliak dio: «Utz beza gaiztoak bere bidea […]. Bihur dadila Jaunarengana, gupidaz hartuko baitu; bihurtu gure Jainkoarengana, guztiz barkabera baita» (Isaias 55:7).
Pentsatu honetan: Larria den zerbait egin dutenak damutzen ez badira, kongregaziotik kanporatuak izaten dira. Baina Jehobak errukia erakusten die apaltasunez damutzen direnei eta zuzenketa onartzen dutenei (103. Salmoa 13, 14; 2 Korintoarrei 7:11, NWT).
Bestalde, hau da kontuan hartu beharrekoa: Inperfektua bazara ere, tentazioei aurre egin ahal izango diezu Jainkoaren laguntzari esker (1 Korintoarrei 10:13). Izan ere, nork erabakitzen du nola jokatuko duzun? Beste norbaitek ala zuk?
«Akats larri bat egiteko beldur nintzen. Baina ez bataiatzea, hori bai izango litzatekeela akatsa. Etorkizunean gertatu daitezkeen gauzen beldurrarengatik ezin nuela bataioa atzeratu konturatu nintzen» (Karen).
Ondorioa: Bekatu larriak egitea saihestea erabakitzen baduzu, lortuko duzu, Jehobaren zerbitzari leial gehienek egiten duten bezala (Filipoarrei 2:12).
Behar al duzu laguntzarik? Irakurri ¿Qué puedo hacer para resistir las tentaciones? edo Comment puis-je résister à la tentation ?
Zer egin dezaket bataiatu ondoren datozen ardurei beldurra badiet?
Kezka: Jehoba gehiago zerbitzatzeko familia eta lagunengandik urrun joan diren gazteak ezagutzen dituzu agian. Beharbada, zuregandik gauza bera eskatuko duten kezka duzu.
«Nahiz eta bataiatu ondoren Jehobaren zerbitzuan gehiago egin dezakegun, batzuek ezin dute hori segituan egin. Agian oraindik prestatuta ez daudelako edo euren egoerak ez dielako uzten» (Marie).
Bibliak dio: «Azter beza nork bere jokaera eta, horrela, bereaz harrotu [“poztu”, NWT] ahal izango da, baina besteekin konparatzen ibili gabe» (Galaziarrei 6:4).
Pentsatu honetan: Zeure burua besteekin konparatu ordez, Markos 12:30eko hitzak jarraitu: «Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez».
Jehoba bihotz-bihotzez zerbitzatu behar duzu. Baina hau zuk egin behar duzun zerbait da, ezin du beste inork zuregatik egin. Jehoba benetan maite baduzu, duzun hoberena berari emateko aukerak bilatuko dituzu.
«Bataiatzea erabaki serioa bada ere, ez du zure bizitza zailtzen. Lagun onez inguratzen bazara, hor egongo dira zuri laguntzeko. Pixkanaka-pixkanaka ardura gehiago hartzeak zoriontsuago egingo zaitu. Baina bataioa atzeratzen baduzu, zeure burua kaltetuko duzu» (Julia).
Ondorioa: Jehobak zuregatik egin duen guztiarengatik esker ona lantzen baduzu, honek duzun hoberena Jehobari ematera bultzatuko zaitu (1 Joan 4:19).
Behar al duzu laguntzarik? Irakurri ¿Soy una persona responsable? edo Est-ce que je suis quelqu’un de responsable ?
Zer egin dezaket Jehoba zerbitzatzea merezi ez dudala sentitzen badut?
Kezka: Jehoba unibertsoko subiranoa da. Berarekin alderatuta, gizakiok ez gara ezer. Agian, Jehobak zu ezagutzen ote zaituen galdetzen diozu zeure buruari.
«Nire gurasoak Jehobaren lekukoak direnez, Jehobarekin dudan adiskidetasuna beraiengandik jaso ote nuen galdetzen nion neure buruari. Jehobak ni erakarri ote ninduen zalantza nuen» (Natalie).
Bibliak dio: «Ezin da inor niregana hurbildu, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu» (Joan 6:44).
Pentsatu honetan: Bataioan pentsatzen ari bazara, Jehoba zu erakartzen ari dela esan nahi du. Beraz, onartu nahi al duzu gonbidapen hori?
Jehobak erabakitzen du, ez zuk, ezta beste inork ere, norbait berarengana erakartzeko baldintzak zeintzuk diren. Jainkoarengana hurbiltzen bazara, bera zugana hurbilduko dela ziurtatzen dizu bere Hitzak (Santiago 4:8).
«Jehoba ezagutzen duzu eta berarengana erakarri zaitu. Jehobak maite zaituela esan nahi du honek. Beraz, noizbait Jehoba zerbitzatzea merezi ez duzula sentitu baduzu, gogoratu berak ez duela horrela pentsatzen. Eta Jehobak beti du arrazoi» (Selina).
Ondorioa: Biblian agertzen diren bataiorako baldintzak betetzen badituzu, Jehoba zerbitzatzeko prest zaude. Gainera, gogoan izan Jehobak zuk bera zerbitzatzea merezi duela (Apokalipsia 4:11).
Behar al duzu laguntzarik? Irakurri Zergatik egin behar dugu otoitz?