«Zure telefono deia itxaroten egon naiz»
Ed eta bere emazteak, Jennie, 2010ean predikatu zuten telefonoz lehenengo aldiz. a «Ez zitzaidan bat ere gustatu» dio Jenniek. «Senarrari esan nion: “Ez dut inoiz berriro egingo!”». Ed antzera sentitzen zen. Berak dio: «Ez zait gustatzen teleoperadoreen deiak jasotzea, beraz, ezin nuen neure burura imajinatu telefonoz predikatzen».
COVID-19a iritsi zenean, Jehobaren lekukoek etxez etxe joateari utzi zioten. Baina Jesusen agindua obedituz, berri onak predikatzen jarraitu zuten, gehienbat gutunak idatziz eta telefonoz (Mateo 24:14; 28:19, 20). Aldi berean, kongregazioko eta predikatzeko bilerak bideokonferentzia bidez egiten zituzten. Hauetako bilera batean, nahiz eta berarentzat zaila izan, Ed berriro saiatu zen telefonoz predikatzen. Nola sentitu zen lehenengo deia egin behar izan zuenean? «Hain urduri nengoen, otoitz egin nuela laguntza eske», dio berak. «Gero, deia egin nuen eta orduantxe Tyrone ezagutu nuen». b
Tyrone eta bere emaztea, Edith, Kentucky-ko landa eremuan bizi dira, AEBn. Tyronek 83 urte ditu eta ez du ondo ikusten. Hala ere, Edek eskainitako Biblia ikastaroa onartu zuen. Ikastaroko informazioa lupa bat erabiliz irakurtzen zuen eta Edekin erregularki Biblia ikasten hasi zen telefono bidez.
Hilabete bat beranduago, Tyrone eta Edith kongregazioko bileretara konektatzen hasi ziren. Baina Internetik ez zutenez, telefonoz konektatzen ziren. Zerk piztu zuen Edithen interesa?
Tyronerekin ikastaroan zeudenean Ed eta Jenniek, Edithen ahotsa entzuten zuten atzetik Tyroneri erantzunak aurkitzeko eta Bibliako aipuak bilatzeko laguntza ematen. Baina ez zuen gehiago parte hartzen. «Bere ahotsa entzutean oso triste zegoela nabaritzen genuen» dio Jenniek, «baina Edek, ezta nik ere, ez genekien zergatik».
Egun batean, Edithekin hitz egitera bultzatuta sentitu zen Jennie. Beraz, momentu egoki batean, Edi telefonoa eskatu eta esan zuen: «Tyrone, zure emaztearen ahotsa entzuten dut eta bera gonbidatu nahiko nuke aipu bat irakurtzera edo iruzkin bat ematera».
Etenaldi labur baten ondoren, Edithek esan zuen ahots goxoarekin: «Zurekin hitz egin nahi nuen». Eta gehitu zuen: «Jehobaren lekukoa naiz, 40 urte daramatzat inaktibo».
Jennie harrituta geratu zen. «Nire arreba zara!» esan zuen, eta biak negarrez hasi ziren.
Handik gutxira, Edek Itzuli Jehobarengana liburuxka bat eman zion. Hurrengo asteetan, Edith hobetzen hasi zela nabaritu zuten Ed eta Jenniek. «Hasiera batean, bere ahots itzalian tristura handia nabaritzen zen», esaten du Edek, «orain berriz, poztasuna nabaria da». Edith espiritualki aurreratzen hasi zen eta berriz ere berri emaile alai bat izanik predikatzen du. Eta bere senarra Jehobaren lekukoa izateko bataiatu zen 2022ko uztailean.
Edek telefonoz predikatzeari buruz iraganean izan zuen jarrera gogoratzen duenean, Tyronerekin izandako elkarrizketa bat ere etortzen zaio burura. Elkarrizketa horretan, Edek Joan 6:44 irakurri zion Tyroneri eta Jehoba dela jendea egiara erakartzen duena azaldu zion. Tyronek ados zegoela adierazi eta esan zuen: «Zure telefono deia itxaroten egon naiz». Jennie ere pozik dago bera eta senarra telefonoz predikatzeko ausartak izan zirelako. «Jehoba zerbitzatzeko guretzat zaila den zerbait egiten dugunean, bedeinkatu egiten gaitu».