Ezohizko itzulpena
Jehobaren lekukoek Biblian oinarritutako edukiak ingelesetik 900 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte. Idatzita dagoen testu batetik idatzi daitekeen beste hizkuntza batera itzultzea ez da gauza erraza. Baina zeinu-hizkuntzara itzultzeak lan gehiago dakar. Gor askok ideiak irudi bidez azaltzen dituzte eskuak eta aurpegiera erabiliz. Hori dela eta, zeinu-hizkuntzako itzultzaileek testuak bideoan ikus daitezkeen iruditan azaltzen dituzte. Modu honetara Jehobaren lekukoek 90 zeinu-hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte argitalpenak.
Nortzuk dira itzultzaileak?
Lekukoak diren itzultzaile guztien antzera, zeinu-hizkuntzako itzultzaileek ondo ezagutzen dute euren hizkuntza. Asko gorrak dira eta zeinu-hizkuntza erabiliz hazi ziren. Beste batzuk entzuteko gai dira baina familia-kide gorrekin hazi ziren. Gainera, itzultzaileak biblia-ikasle saiatuak ere badira.
Itzultzaile berriek itzulpen-printzipioei buruzko heziketa zabala jasotzen dute. Adibidez, Andrew-k honakoa dio: «Nahiz eta gorrentzako eskolara joan eta zeinu-hizkuntza erabiltzen nuen, itzultzaile izateko trebakuntzak hizkuntzaren gramatikaren egitura ulertzen lagundu dit. Honetaz gain, ideiak zehaztasunez azaldu ahal izateko, beste itzultzaileek zeinu, aurpegiera eta gorputzeko mugimenduak hobetzen irakatsi zidaten».
Kalitatezko itzulpena
Itzultzaileek elkarrekin egiten dute lan taldean. Kide bakoitzak eginkizun zehatz bat du itzuli behar den edukiaren itzultzaile, egiaztatzaile edo zuzentzaile gisa. Ondoren, posible bada, itzulitakoa hainbat jatorri eta tokiko gorrek berrikusten dute. Hauek aipatutakoarekin itzulpena fintzen da. Pauso honek erabilitako zeinu eta aurpegierak naturalak direla eta bideoan agertzen den mezua zehatza eta argia dela ziurtatzen du.
Zeinu-hizkuntzako itzultzaileak zeinu-hizkuntzan izaten diren kongregazio-bileretara joan ohi dira. Gainera Lekukoak ez diren gorrekin biblia-ikastaroak izaten dituzte. Era honetara, itzultzaileak hizkuntzarekin eguneratuta egoten dira.
Zergatik hainbeste ahalegin?
Bibliaren arabera, «nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako» jendeak erantzungo zion bere mezu animagarri eta itxaropentsuari (Apokalipsia 7:9). Noski, hauen artean komunikatzeko zeinu-hizkuntza erabiltzen dutenak daude.
Itzultzaileak pozik daude beraien denbora eta gaitasunak honelako lan baliagarrian erabiltzeaz. Tony izeneko itzultzaileak hau dio: «Ni ere gorra naizenez, gorrek dituzten erronkak ongi ulertzen ditut. Beti izan da nire nahia ahalik eta gorrik gehienengana heltzea eta Bibliak aipatzen duen benetako itxaropena beraiei azaltzea».
Amandak ere zeinu-hizkuntzako itzulpen-talde batean egiten du lan eta honakoa dio: «Erabilgarriagoa sentitzen naiz gorrei Bibliako mezua erakusten dieten argitalpenak itzultzen aurretik nuen lanean baino».
Nola aurkitu ditzakezu bideoak zure zeinu-hizkuntzan?
«Cómo hallar información en lenguaje de señas» edo «Accéder à des pages et à des publications en langue des signes» pausoz pausozko tutorialak jw.org webgunean zeinu-hizkuntzan dauden bideoetara heltzen lagunduko dizu.