Saltatu edukira

Chelmsfordeko baso-bizitza zaintzen

Chelmsfordeko baso-bizitza zaintzen

Britainia Handiko Jehobaren lekukoak Chelmsforden (Essex) sukurtsal berri bat eraikitzen hasi dira. Leku eder honetan faunako espezie ugari bizi dira. Hauek 1981eko Mendiko eta Baso-bizitzaren legeak babesten ditu Erresuma Batuan. Zer ari dira egiten Jehobaren lekukoak lege hau bete eta espezie hauek babestearren?

Muxarrentzako zubia eraikitzen ari dira

Languneko birziklatutako egurra erabiliz, Lekukoek muxar nanoei kaxa formako habiak eraiki zizkieten lanean zebiltzan lekutik kanpo bizi zitezen. Honetaz gain, sarbide berriaren gainean zubi bat eraiki zuten muxarrak bizi ziren zuhaitz eta zuhaixkak konektatzeko. Lekukoak, gainera, muxarren ongizatea kontuan hartuz, zuhaixkak zaintzeko programa bat jarraitzen ari dira. Urtero, hibernazio garaian, gune desberdin bateko zuhaixken adarrak mozten dituzte. Mozte hau atalka egiten denez, muxarrei traba egitea ekiditen da eta euren bizilekua babesten da. Honetaz gain, muxarrek beti janari-sorta handia izatea errazten du honek.

Muxarrentzako habiak ipintzen ari dira

Lekukoak suge gorbataduna, sugandila bibiparoa eta zirauna, hau da, hankarik gabeko sugandila txikia ere babesten ari dira. Ekologistek denbora baterako babeslekutzat izan zituzten teilen azpitik jaso zituzten narrasti hauek eta, gero, langunetik kanpo dauden babeslekuetara eraman zituzten. Narrastien bizileku berrietan, hibernazio-ganberak eta salbu mantentzen dituen burdin hesia daude. Lekukoek maiz aztertzen dute hesia, narrastiak eraikuntza-tokian ezin direla sartu ziurtatzeko bertan min hartu baitezakete.

Muxar nanoa

Saguzar bespertilionidoen jarduerak gauez ez oztopatzeko, LED argiak erabiltzen dira eraikuntza-gunean argiaren zabaltzea mugatzeko. Argi hauek ibilgailuen mugimendua sumatzen dutenean pizten dira saguzarrei ahalik eta iluntasun handiena mantentzeko. Saguzarrak gunean dauden zuhaixken inguruan gauez ehizatzen dutenez, zuhaixka horietako asko mantendu egin dituzte. Eta zuhaixka berriak landatuko dira bi kilometro eta erdi baino handiagoa den gunean. Zuhaitz batzuk moztu behar izan zituztenez, langileek saguzarrei kaxak eraiki zizkieten bertan lo egin ahal izateko.

Saguzarrentzako habiak ipintzen ari dira

Lekukoak zuhaitz baliotsu ugari zaintzen ari dira, zuhaitz beteranoak deituak, eraikuntzako trafikoa sustraiak hazten diren tokitik aldenduz. Zuhaitz beteranoak ornogabe, saguzar eta hegazti ugariren bizileku dira. Ikusi dugun moduan, Jehobaren lekukoek Chelmsfordeko baso-bizitza babesteko erabakia hartua dute.