Jehobaren lekukoek berri-emaile kopuruaren marka hautsi dute
1987. urtean, Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordeko kide zen Lyman Swinglek Valentziako (Venezuela) Monumental zezen-plazan bilduta zeuden 63.580 laguni hitz egin zien. Bertaratutako askok gau osoa autobusez bidaiatu behar izan zuten. Talde handi honen aurrean eman zuen hitzaldian, Swingle anaiak hau esan zuen: «Zuek ez zarete gehiago sukurtsal txikia izango. Orain neurri ertaineko sukurtsala zarete. Eta itxurarengatik, laster, 100.000 berri-emaile dituztenen artean izango zarete».
1987an, 38.000 berri-emaile baino gehiago zituen Venezuelak. Hauek berri onen zabaltze-lanean gogotsu jarduten zuten Jehobaren lekukoak ziren. Urte horretan, zortzi herrialdek bakarrik zuten 100.000 berri-emaile baino gehiago.
Jehobaren lekukoen mundu-mailako hazkundea itzela izan da. Lehen Mundu Gerra ondoren, milaka gutxi batzuk bakarrik ari ziren Jainkoaren Erregetzari buruz hitz egiten jendaurrean. Baina hori aldatu egin zen. Jehobaren lekukoek 1943. urtean argitaratu zuten urtekariak hau zioen: «1942ko txostena komunikatzeko zailtasunengatik osatu gabe egon arren, bedeinkapena da [...], munduan zehar 106.000 berri-emaile baino gehiago [berri onak zabaltzeko] lanean parte hartzen ari direla adierazten duelako». Bigarren Mundu Gerrak sortutako iskanbilen artean ere, jende askok biblia-egiaren aurrean erantzun ona izan zuen. Adibidez, 1950. urtean Estatu Batuetako berri-emaile kopurua 100.000 baino gehiago izan zen.
100.000 berri-emaileren kopurua gainditu zuen hurrengo herrialdea Nigeria izan zen 1974. urtean.
Hurrengo urteetan Brasil eta Alemanian ere berri-emaileen kopurua 100.000tik pasa zen. Lau kontinenteetan izandako gorakada hau biblia-egiak mota guztietako pertsonak erakartzen dituenaren froga da.
Lur osoan zehar, berri onak onartu dituzten jendearen kopuruak handitzen jarraitu du. Honek Bibliak iragarri zuenarekin bat egiten du: «Hain gutxi izanik, milaka ugalduko dira; hain kaskar izanik, nazio handi bihurtuko. Berehala gertaraziko dut nik, Jaun honek, garaia iritsi bezain laster» (Isaias 60:22).
2014ko zerbitzu urteko txostenaren arabera, 24 herrialde daude 100.000 lekuko baino gehiagorekin. Hauen barne Venezuela dago, marka hau 2007an hautsiz. Munduan zehar, Jehobaren lekukoen 115.416 kongregazio eta 8.201.545 berri-emaile daude.
Kontinentea |
Herrialdea |
Berri-emaileak |
---|---|---|
Afrika |
Angola |
108.607 |
Ghana |
125.443 |
|
Kongoko Errepublika Demokratikoa |
216.024 |
|
Nigeria |
362.462 |
|
Zambia |
178.481 |
|
Asia |
Filipinak |
196.249 |
Hego Korea |
100.641 |
|
Japonia |
215.703 |
|
Europa |
Alemania |
166.262 |
Britainia Handia |
138.515 |
|
Errusia |
171.268 |
|
Espainia |
112.493 |
|
Frantzia |
127.961 |
|
Italia |
251.650 |
|
Polonia |
123.177 |
|
Ukraina |
150.906 |
|
Ipar Amerika |
Ameriketako Estatu Batuak |
1.243.387 |
Kanada |
116.312 |
|
Mexiko |
829.523 |
|
Hego Amerika |
Argentina |
150.171 |
Brasil |
794.766 |
|
Kolonbia |
166.049 |
|
Peru |
123.251 |
|
Venezuela |
140.226 |