Saltatu edukira

Biblia erakusketa aparta Frantzian

Biblia erakusketa aparta Frantzian

Milaka lagun etorri ziren Frantzia iparraldean egindako 2014ko Rouen Azoka Internazionalera. Bertan, jendearen arreta erakartzen zuen erakusketa postu txiki bat zegoen honako izenburuarekin: «Biblia: atzo, gaur eta bihar».

Erakusketa postuaren kanpoaldeko pantaila batzuetan antzinako biblia-eskuizkribuei buruzko bideo bat jarri zen bertaratutakoen arreta erakartzeko. Behin barruan sartuta, Bibliaren zehaztasun historiko eta zientifiko nahiz aholku baliagarri eta zabalkunde handiari buruz ikas zezaketen bisitariek.

Horretaz gain, Bibliak denboran zehar nola biziraun duen eta gaur egun milioika irakurlerentzat, bai inprimaturik baita formatu elektronikoan ere, eskuragarri dagoela ikus zitekeen erakusketan. Jehobaren lekukoek 120 hizkuntza baino gehiagotara itzulitako Traducción del Nuevo Mundo edo Traduction du monde nouveau biblia-itzulpena doan har zezaketen bisitariek.

Jehobaren lekukoek Biblia eskuragarri jartzeagatik, bisitari askok beraien eskerra agertu zuten. Gazte talde batekin zegoen gizarte laguntzaile batek hau esan zuen erakusketa postua ikustean: «Biblia guztion ondarearen parte da. Liburu bizia da. Irakurtzen dudan bakoitzean, nire arazoentzako konponbideak aurkitzen ditut».

60 urteko amona bat harrituta gelditu zen Biblia dohain har zezakeela jakitean. Honakoa esan zuen: «Guztiok hasi behar ginateke Biblia berriro irakurtzen, beharrezkoa dugu eta!».