Kuota edo hamarrenik ordaintzen al dute Jehobaren lekukoek?
Ez. Jehobaren lekukook ez dugu kuota edo hamarrenik ordaintzen, gure lana borondatezko dohaintzen bidez mantentzen baita. Zer da hamarrena eta zergatik ez dute ordaintzen Jehobaren lekukoek?
Hamarrena ematearen agindua, hau da, norberaren ondasunen hamarrena ematea, antzinako Israeli emandako Legearen parte zen. Halere, Bibliak argi azaltzen du kristauak ez daudela Lege honen menpean, «hamarrena» ordaintzea barne (Hebrearrei 7:5, 18; Kolosarrei 2:13, 14).
Jehobaren lekukook, eskaintzak egitea eta hamarrenak ordaintzea eskatu ordez, lehen kristauen eredua jarraitzen dugu. Orduan, nola betetzen ditugu gure zereginak? Berri onak zabaltzen eta irakasten, baita borondatezko dohaintzak eginez ere.
Honela, Bibliak kristauoi ematen digun gida jarraitzen dugu: «Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak» (2 Korintoarrei 9:7).