SENAR-EMAZTEENTZAT
4. Barkatu elkarri
ZER ESAN NAHI DU?
Barkatzeak ondorengoa esan nahi du: gure aurkako hutsegite bat kontuan ez izatea eta erresumina ez sentitzea. Hala ere, horrek ez du esan nahi garrantzia kendu edo gertatu ez denaren itxura egin behar duzunik.
BIBLIA PRINTZIPIOA: «Izan eraman oneko elkarrekin eta barkatu batak besteari, inork inoren aurka zerbait balu» (Kolosarrei 3:13).
«Norbait maitatzen duzunean, arreta ez duzu bere akatsetan jartzen, hobetzeko egiten ari den ahaleginetan baizik» (Aaron).
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?
Erresumina izaten jarraitzen baduzu, zeure burua fisikoki eta emozionalki kaltetu dezakezu, baita zure ezkontza harremana ere.
«Behin, nire senarrak min handia egin ondoren, barkamena eskatu zidan. Niretzat zaila izan arren, denborarekin barkatu egin nion. Hau lehenago egin ez izanaz damutzen naiz. Egoera honek tentsio handia ekarri zion gure ezkontza harremanari» (Julia).
ZER EGIN DEZAKEZU?
AZTERTU ZEURE BURUA
Zure ezkontideak mintzen zaituen hurrengoan, pentsatu:
-
Sentikorregia al naiz?
-
Hain larria al da egin didana? Benetan da beharrezkoa berak barkamena eskatzea, ala besterik gabe ahaztu dezaket?
ELKARREKIN HITZ EGITEKO
-
Zenbat denbora behar izaten dugu elkarri barkatzeko?
-
Zer egin dezakegu lehenago elkarri barkatzeko?
GOMENDIOAK
-
Zure ezkontideak mintzen zaituenean, ez pentsatu nahita egin duenik.
-
Saiatu zaitez zure ezkontidearekin ulerkorra izaten, «denok baitugu askotan huts egiten» (Santiago 3:2).
«Biok errudunak garenean barkatzea erraza da. Baina akatsa soilik bestearena dela ematen duenean, zailagoa izan daiteke. Kasu horietan, barkatzeko benetan apala izan behar zara» (Kimberly).
BIBLIA PRINTZIPIOA: «Konpon zaitez lehenbailehen» besteekin (Mateo 5:25).
Erresumina izaten jarraitzen baduzu, zeure burua fisikoki eta emozionalki kaltetu dezakezu, baita zure ezkontza harremana ere.