Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Errespetuak, zementuaren antzera, zure ezkontza harremanaren batasuna mantendu dezake

SENAR-EMAZTEENTZAT

3. Errespetuz jokatu

3. Errespetuz jokatu

ZER ESAN NAHI DU?

Ados ez egon arren, errespetuz jokatzen duten ezkontideak bata besteaz arduratzen dira. «Bikote hauek ez diete euren ikuspuntuei burugogor edo temati eusten», esaten du ezkontza bizitzari buruzko aholkuak ematen dituen liburu batek. a «Horren ordez, ados dauden gauzez hitz egiten jarraitzen dute, euren ezkontideen ikuspuntuak errespetatuz. Elkarri entzuten diote eta bientzat lagungarriak diren erabakiak hartzen dituzte».

BIBLIA PRINTZIPIOA: Maitasuna «ez [da] berekoia» (1 Korintoarrei 13:4, 5).

«Emazteari errespetua izateak ondorengoa esan nahi du: bera baloratzea, eta bera mindu dezakeen edo gure ezkontza bizitza kaltetu dezakeen ezer ez egitea» (Micah).

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Errespeturik gabe jokatzen duten ezkontideek, euren elkarrizketetan komentario kritikoak eta mingarriak egin ditzakete. Adituen arabera, horrelako gauzek ezkontza harremana dibortzioan amaitu daitekela abisatzen dute.

«Emazteari egindako komentario maltzurrekin, indirektekin eta burlekin bere autoestimua eta zugan duen konfiantza suntsituko dituzu. Honela, zure ezkontza harremana kaltetzea besterik ez duzu lortuko» (Brian).

ZER EGIN DEZAKEZU?

AZTERTU ZEURE BURUA

Aste batean zehar, jarri arreta zure ezkontidearekin izandako elkarrizketetan eta berarekin jokatu duzun moduan. Gero, erantzun ondorengo galderak:

  • Zenbatetan kritikatu dut ezkontidea, eta zenbatetan zoriondu dut?

  • Zer modutan erakutsi diot nire ezkontideari errespetatzen dudala?

ELKARREKIN HITZ EGITEKO

  • Zeintzuk dira errespetatuak sentitzen laguntzen dizueten hitz eta ekintzak?

  • Zeintzuk dira errespetatuak sentitzen laguntzen ez dizueten hitz eta ekintzak?

GOMENDIOAK

  • Pentsatu: «Zer modutan gustatuko litzaidake nire ezkontideak niri errespetua erakustea?». Zerrenda batean horietako hiru idatzi eta eskatu ezkontideari gauza bera egiteko. Ondoren, zerrendak trukatu eta saiatu errespetuz jokatzen elkarrekin erabaki dituzuen eremuetan.

  • Idatzi beste zerrenda batean miresten dituzun zure ezkontidearen ezaugarriak eta esan berari zenbat estimatzen dituzun.

«Nire senarra errespetatzeak ondorengoa esan nahi du: estimatzen dudala eta bera zoriontsu izatea nahi dudala ekintzekin erakustea. Errespetua ez da beti gauza handiekin erakusten. Askotan, hitz eta ekintza txikiekin nahikoa izaten da» (Megan).

Azken finean, garrantzitsuena ez da zuk errespetuz jokatzen duzula pentsatzea, zure ezkontidea errespetatua sentitzea baizik.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz» (Kolosarrei 3:12).

a Ten Lessons to Transform Your Marriage, John M. Gottman, Julie Schwartz Gottman eta Joan DeClaire.