Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ezkontza harremanari leial izatea aingura bat bezalakoa da. Arazoak sortzen direnean, ezkontza bizitzari egonkortasuna emango dio

SENAR-EMAZTEENTZAT

1. Leial izan

1. Leial izan

ZER ESAN NAHI DU?

Leial izan nahi duten ezkontideentzat, euren lotura iraunkorra da eta, honi esker, seguru sentitzen dira. Zailtasunen aurrean, ziur daude biek elkarrekin jarraituko dutela.

Bikote batzuek elkarrekin jarraitu behar dutela sentitzen dute familiakoen edo ingurukoen presioagatik. Hala ere, elkarrekin egotearen erabaki hori maitasunean eta errespetuan oinarritzea askoz hobea da.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Senarrak ez dezala zapuztu [edo utzi] emaztea» (1 Korintoarrei 7:11).

«Ezkontza harremanari leial zarenean, ez zara erraz haserretzen. Horren ordez, barkamena erraz eskatzen duzu eta erraz barkatzen duzu. Arazoak oztopo moduan ikusiko dituzu eta ez banatzeko arrazoiak bezala» (Micah).

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Arazoen aurrean ezkontza harremanari leial izateko erabaki sendoa hartu ez dutenek ondorengoa pentsatu dezakete: «Ezin dugu elkarrekin egon». Ondorioz, banatzeko arrazoiak bilatzen dituzte.

«Pertsona asko euren ezkontza harremana gaizki badoa dibortziatu daitezkeela pentsatuz ezkontzen dira. Baina dibortziatzeko aukeran pentsatuz ezkontzen denak, ez du inoiz leial izateko asmorik izan» (Jean).

ZER EGIN DEZAKEZU?

AZTERTU ZEURE BURUA

Eztabaida bat sortzen denean...

  • ...zure ezkontidearekin ezkondu izanaz damutzen al zara?

  • ...beste pertsona batekin etengabe amesten al duzu?

  • ...«utziko zaitut», «benetan estimatzen nauen pertsona bat bilatuko dut» edo antzeko esaldiak esaten al dituzu?

Hauetako galdera bati edo gehiagori baiezko erantzuna eman badiezu, orain da zure ezkontza harremanari izan behar diozun leialtasuna sendotzeko garaia.

ELKARREKIN HITZ EGITEKO

  • Ahuldu egin al da ezkontza harremanari izan behar diogun leialtasuna? Hala bada, zergatik?

  • Zer egin dezakegu leialtasun hori sendotzeko?

GOMENDIOAK

  • Idatzi noizean behin ohar bat zure ezkontideari maite duzula esanez.

  • Jarri itzazu zure ezkontidearen argazkiak lantokian.

  • Deitu egunero zure ezkontideari lanarengatik edo beste zerbaitengatik elkarrekin ez zaudetenean.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Jainkoak uztartu [edo elkartu] duena ez beza gizakiak aska» (Mateo 19:6).