Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Talde lanean arituz gero, hegaldi plan bera duten pilotu eta kopilotu bat bezalakoak izango zarete

SENAR-EMAZTEENTZAT

2. Talde lanean aritu

2. Talde lanean aritu

ZER ESAN NAHI DU?

Talde lanean aritzen diren ezkontideak hegaldi plan bera duten pilotu eta kopilotu bat bezalakoak dira. Honela, erronkei aurre egitean, ezkontide bakoitzak ez du berarengan soilik pentsatuko, bikotean baizik.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Aurrerantzean ez dira bi, bat baino» (Mateo 19:6).

«Ezkontideek elkarrekin lan egin behar dute ezkontza bizitzan zoriontsuak izateko» (Christopher).

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Zailtasun baten aurrean elkarrekin lan egiten ez duten ezkontideak, arazoa konpondu beharrean, erruduna bilatzen saiatuko dira. Ondorioz, garrantzi gutxiko gauzak arazo larri bihurtuko dira.

«Talde lana ezkontza bizitzan ezinbestekoa da. Senarrak eta biok talde bat osatuko ez bagenu, ezkontideak izan beharrean, pisukideak izango ginateke, hau da, elkarrekin bizi arren erabaki garrantzitsuak hartzeko gai ez diren bi pertsona» (Alexandra).

ZER EGIN DEZAKEZU?

AZTERTU ZEURE BURUA

  • Irabazten dudan dirua nirea soilik dela pentsatzen al dut?

  • Benetan lasai egoteko, nire ezkontidea gabe egon behar al dut?

  • Nire ezkontideak bere familiarekin harreman estua izan arren, tratu gutxi al dut beraiekin?

ELKARREKIN HITZ EGITEKO

  • Zein arlotan aritzen gara ongi talde lanean?

  • Zein arlotan hobetu dezakegu?

  • Zer neurri hartu ditzakegu gure talde lana hobetzeko?

GOMENDIOAK

  • Imajinatu ezkontza bizitza tenis partidu bat bezalakoa dela. Zer egin dezakezu zure ezkontidearekin talde berean egoteko?

  • Zuk nola irabazi dezakezun pentsatu beharrean, hobe pentsatzea: «Nola irabazi dezakegu biok elkarrekin?».

«Berdin dio arrazoia nork duen. Hori baino garrantzitsuagoa zure ezkontza harremanean bakea eta batasuna egotea da» (Ethan).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Ez nork bere onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baizik» (Filipoarrei 2:3, 4).