Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Sendagai batek sintomak tratatu baino gehiago egin behar du, jatorrian dagoen arazoa sendatu behar du

ERRONKA

Gure arazoen jatorrira iritsi

Gure arazoen jatorrira iritsi

Uste al duzu noizbait gizadia bakea kentzen diguten eta gure etorkizuna arriskuan jartzen duten arazoak konpontzeko gai izango dela? Gure arazoak benetan konpontzeko jatorrira jo behar dugu, ez bakarrik sintometara.

Aurrekoa hobeto ulertzeko. Tom izeneko gizon bat gaixotu eta, denborarekin, hil egin zen. Zergatik? Tom hil aurretik egon zen ospitaleko mediku baten arabera, «lehen sintomak agertu zirenean, inork ez zuen hauen jatorria ikertu». Dirudienez, hasieran tratatu zuten medikuek mina baretzeko sendagaiak bakarrik eman zizkioten.

Ez al da gizakia gauza bera egiten ari gizadiaren arazoekin? Adibidez, delinkuentziari aurre egiteko, gobernuek legeak ezarri, segurtasun kamerak instalatu eta polizia gehiago jartzen dituzte. Egia da neurri hauek lagungarriak direla, baina ez dute jatorrizko arazoa konpontzen: jendearen desioak, jarrerak eta sinesmenak. Izan ere, gauza horiek dira egiten duguna egitera bultzatzen gaituztenak.

Daniel krisi ekonomikoa jasaten ari den Hego Amerikako herrialde batean bizi da. Berak honakoa dio: «Lehen nahiko bizimodu normala eramaten genuen. Ez genuen atrako bat jasateko beldurrik, baina orain ez dago seguru egon zaitezkeen herririk. Krisi ekonomikoaren ondorioz, pertsona askoren kodizia eta besteen bizia eta ondasunak errespetatzen ez dituztela agerian geratu da».

Gizon batek gatazka baten ondorioz Ekialde Hurbiletik ihes egin behar izan zuen eta, beranduago, Biblia ikasi zuen. Berak honakoa dio: «Nire hiriko gazte askok euren familien eta sistema politiko eta erlijiosoaren presio handia jasaten zuten gerrara joan eta heroi bilakatzeko. Aurkako alderdikoei gauza bera esaten zitzaien. Honek guztiak giza agintariengan konfiantza jartzeak ez duela zentzurik irakatsi zidan».

Jakinduriaz beteriko antzinako liburu batek honakoa dio:

  • «Egia da okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik» (Hasiera 8:21).

  • «Ez da ezer giza bihotza baino maltzurragorik, sendaezinagorik. Nork antzeman berari?» (Jeremias 17:9).

  • «Bihotzetik ateratzen dira arrazoiketa gaiztoak: hilketak, […] sexu moralgabekeria, lapurretak, testigantza faltsuak» (Mateo 15:19).

Gizakiok ez gara gure joera txarrak atzean uzteko gai izan. Gaur egun, informazio ugari eta komunikatzeko gaitasun handiagoak ditugun arren, aurreko artikuluan aipatutako arazoak ikusita joera txar horiek okerrera doazela dirudi (2 Timoteori 3:1-5). Zergatik ez dugu lortzen mundua leku seguru eta baketsua izatea? Gure eskuetatik kanpo dagoen zerbait egiten saiatzen ari al gara? Ezinezkoa izango al da mundu seguru batean bizitzea?

EZINEZKOA DEN ZERBAIT EGITEN SAIATZEN ARI AL GARA?

Gizakiaren joera txar guztiak bat-batean desagertuko balira ere, mundua ez litzateke leku segurua izango. Zergatik? Gizakiak mugak dituelako.

Horixe da errealitatea, gizakiak «ezin duela aukeratu bere ibilbidea» (Jeremias 10:23). Gizakia espazioan edo ur azpian bizitzeko sortua izan ez zen bezala, ez zen bere burua agintzeko gaitasunarekin ere sortua izan.

Gizakia espazioan edo ur azpian bizitzeko sortua izan ez zen bezala, ez zen bere burua agintzeko gaitasunarekin ere sortua izan

Pentsatu honetan: Gustatzen al zaio jendeari nola bizi behar duen edo zer balore moral izan behar dituen entzutea? Edo gustatzen al zaio abortu, sexu edo haurren heziketaren inguruan izan behar duen ikuspuntua beste norbaitek ezartzea? Kontu hauek jendea zatitzen duten gai batzuk besterik ez dira. Beraz, onartzeko zaila izan arren, Bibliak esaten duenak zentzua du. Hitz gutxitan esanda, gizakiok ez dugu batak bestea agintzeko gaitasunik, ezta eskubiderik ere. Orduan, nork lagundu gaitzake?

Erantzun logikoena Jainkoa da. Izan ere, bera da gure Sortzailea eta, nahiz eta pertsona askok kontrakoa pentsatu, bera ez da gutaz ahaztu. Biblian aurkitzen ditugun aholku onek bera gutaz asko arduratzen dela erakusten digute. Liburu berezi hau hobeto ulertzeak gizakiok ditugun mugak hobeto ulertzen laguntzen digu. Ez hori bakarrik, gizadiaren historia zergatik izan den hain tamalgarria jakin dezakegu. Filosofo alemaniar batek esan zuen moduan, «jendeak eta gobernuek ez dute inoiz ezer ikasi historiatik. Beraz, ezin izan dute praktikan jarri bertatik ikasi zezaketena».

BIBLIAKO AHOLKUEK BABESTEN GAITUZTE

Gizon jakintsu batek behin «jakinduria bere haur guztiengatik», edo emaitzengatik, frogatua gelditzen dela esan zuen (Lukas 7:35NWT). Jakinduria horren adibide bat Isaias 2:22​an aurkitzen dugu. Bertan dio: «Ez jarri, beraz, zeuen ustea [konfiantza] gizakiagan». Aholku on horrek esperantza faltsuak ez izaten eta espektatiba errealistak izaten laguntzen gaitu. Kenneth delinkuentzia handia dagoen Ipar Amerikako hiri batean bizi da. Berak honakoa dio: «Politikari guztiek gauzak hobetuko dituztela promesten dute, baina gero ez dira hori egiteko gai. Euren akatsek Bibliaren jakinduria behin eta berriz frogatzen dute».

Aurretik aipatutako Danielek honakoa esaten du: «Egunero argiago ikusten dut ezinezkoa dela gizaki batek ondo gobernatzea. […] Bankuan dirua izateak edo pentsio plan on bat izateak ez dizu ziurtatzen jubilatzean lasai biziko zarenik. Gai honen inguruan desilusio handiak jasan dituzten pertsonak ezagutzen ditut».

Bibliak gu errealistak ez diren espektatibetatik babesteaz gain, esperantza ere ematen digu, aurrerago ikusiko dugun bezala.