Irakurleen galderak
Zeri egiten diete erreferentzia 12. Salmoa 7 (NWT) aipuko «zuk, o Jehoba, zainduko dituzu» hitzek? «Sufritzen duten» pertsonei (5. bertseta, NWT) ala «Jehobaren hitz[ei]» (6. bertseta, NWT)?
Testuinguruak argi adierazten du aipu honetan pertsonei buruz hitz egiten ari dela.
Hasteko, 12. Salmoa 1-4 (NWT) pasarteak honakoa dio: «Leialak gizonen artean desagertu dira». Gero, 12. Salmoa 5-7 (NWT) bertsetek diote:
«“Sufritzen dutenak zapalduak izaten ari direlako,
pobreek hasperen egiten dutelako,
altxatu eta ekinean jarriko naiz”, dio Jehobak.
“Salbatu egingo ditut mespretxuz tratatzen dituztenengandik”.
Jehobaren hitzak garbiak dira;
buztinezko labe batean findutako zilarra bezalakoak, zazpi aldiz garbituta.
Zuk, o Jehoba, zainduko dituzu;
zuk horietako bakoitza belaunaldi honetatik babestuko duzu betirako».
5. bertsetak Jainkoak «sufritzen duten[en]» alde egingo duena adierazten du: salbatu egingo ditu.
6. bertsetak honakoa esaten du: «Jehobaren hitzak garbiak dira; […] findutako zilarra bezalakoak». Horixe sentitzen dugu benetako kristauok ere Jehobaren hitzarengatik (Sal. 18:31 [18:30, NWT]; 119:140).
Orain, ikus dezagun hurrengo bertseta, 12. Salmoa 7 (NWT): «Zuk, o Jehoba, zainduko dituzu; zuk horietako bakoitza belaunaldi honetatik babestuko duzu betirako». Zeri egiten dio erreferentzia bertset honek?
6. bertsetean, «Jehobaren hitzak» aipatzen direnez, batzuek 7. bertsetean agertzen den «dituzu» hitzak Jainkoaren hitzei egiten diela erreferentzia pentsatu dezakete. Eta egia da; Jainkoak Biblia zaindu, edo babestu, egin du, nahiz eta aurkariek hau debekatzen eta suntsitzen gogor saiatu (Is. 40:8; 1 Ped. 1:25).
Hala ere, 5. bertsetak dioena ere egia da: Jehobak «sufritzen dutenak» eta «zapalduak» lagundu eta salbatu izan ditu, eta hau egiten jarraituko du (Job 36:15, NWT; Sal. 6:5 [6:4, NWT]; 31:2, 3 [31:1, 2, NWT]; 54:9 [54:7, NWT]; 145:20).
Orduan, zeri egiten dio erreferentzia 7. bertsetak?
12. Salmoa osorik adi-adi aztertzen dugunean, argi geratzen da pertsonei buruz hitz egiten ari dela.
12. Salmoaren hasieran, Dabidek engainatuak izan diren Jehobaren zerbitzari «leial[ei]» buruz hitz egiten du. Gero, Jehobak gezurrak esaten dituztenen aurka jokatuko duela dio. Salmo honek Jainkoak bere zerbitzarien alde jokatuko duela ziurtatzen digu. Honetaz ziur egon gaitezke, Jehobaren hitzak garbiak baitira.
Beraz, 7. bertsetean, Jehobak gaiztoek zapaltzen dituzten pertsonak zaindu eta babestuko dituela dio.
«Zainduko dituzu» esamoldea Hebrear Idazkien kopia fidagarrietan agertzen da. Septuaginta grekoak, «gaituzu» esamoldea bi aldiz erabiltzen du 7. bertsetean. Ondorioz, argi dago sufritzen eta zapalduta daudenei egiten diela erreferentzia. Azkenik, 7. bertsetak pertsona leial «horietako bakoitza» «belaunaldi honetatik», hau da, gaiztoengandik babestua izango dela dio (Sal. 12:7, 8, NWT). Hebrear Idazkien itzulpen aramear batean, 7. bertsetaren lehen zatiak dio: «Zuk, O JAUNA, zuzenak babestuko dituzu, belaunaldi gaizto honetatik betirako zainduko dituzu». Itzulpen hauek oraindik argiago uzten dute 12. Salmoa 7 bertsetean ez dela Jainkoaren hitzei buruz hitz egiten ari.
Hau guztia aztertu ondoren, bertset honek «leialak» direnei esperantza ematen die, Jainkoak beraien alde jokatuko baitu.