Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

IKASKETARAKO IDEIA

Erakutsi dezagun ausardia presiopean egotean

Erakutsi dezagun ausardia presiopean egotean

Irakurri Jeremias 38:1-13 Jeremias profeta eta Ebed-Melek eunukoaren ereduek ausardiari buruz zer irakatsi ahal diguten ikusteko.

Aztertu testuingurua. Zergatik behar izan zuen Jeremiasek ausardia Jehobaren mezua emateko? (Jer. 27:12-14; 28:15-17; 37:6-10). Nola erreakzionatu zuen jendeak? (Jer. 37:15, 16).

Sakondu. Zer presio izan zituen Jeremiasek? (jr-S 26-27 ¶20-22). Bilatu informazioa antzinako putzuen inguruan (it-1-S 489). Zer sentituko zuen Jeremiasek lokatzezko putzuan egon zen bitartean? Zer beldur gainditu behar izan zituen agian Ebed-Melekek? (w12-S 5/1 31 ¶2-3).

Pentsatu irakaspenetan. Galdetu zeure buruari:

  • «Zer irakasten dit pasarte horrek Jehobak bere zerbitzari leialak babesten dituen moduari buruz?» (Sal. 97:10; Jer. 39:15-18).

  • «Zein egoeratan erakutsi beharko dut ausardia?».

  • «Nola sendotu dezaket nire ausardia presiopean egotean zuzena dena egiteko?» (w11-S 3/1 30). a

a Ikasketarako ideien inguruan informazio gehiago jasotzeko, ikusi «Ikasketarako ideia» artikulua, aldizkari honetako 2023​ko uztaileko alean.