Nor da Jainkoa?
Jende askok esaten du Jainkoarengan sinesten duela. Baina nor den galdetuz gero, bakoitzak desberdin erantzuten du. Batzuen ustez epaile gogorra da, jendea bere bekatuengatik zigortzeaz disfrutatzen duena. Beste batzuek maitekorra dela sinesten dute, zer egiten dugun axola gabe beti barkatzen diguna. Beste batzuen arabera, aldiz, gugandik oso urrun dago eta ez da gutaz arduratzen. Hainbeste iritzi desberdin dagoenez, pertsona askok Jainkoa ezagutzea ezinezkoa dela pentsatzen dute.
Garrantzitsua al da Jainkoa nor den jakitea? Bai, noski. Jainkoa hobeto ezagutzeak zentzua eman ahal dio zure bizitzari (Eginak 17:26-28). Jainkoarengana zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta gehiago maitatu eta lagunduko zaitu (Santiago 4:8). Gainera, Jainkoa ondo ezagutzen baduzu, betirako bizi ahal izango zara (Joan 17:3).
Nola ezagutu dezakezu Jainkoa? Pentsatu oso ondo ezagutzen duzun norbaitengan, lagun min batengan adibidez. Zerk estutu zuen adiskidetasun hori? Ziurrenik, lehenik bere izena jakin zenuen. Baina, denborarekin, berari buruzko beste hainbat gauza ezagutu zenituen: bere izaera, gustatzen zitzaiona eta gorroto zuena, berak bizitakoa, bere helburuak… Pertsona horri buruz ikasi zenuenak hurbildu zintuen berarengana.
Era berean, hurrengo galderak aztertuz Jainkoa ezagutzera iritsi zaitezke:
Aldizkari honetan galdera horien erantzunak aurkituko dituzu. Ondorengo artikuluetan, Jainkoa nor den eta berarekin adiskidetasun estua izateak nola lagundu zaitzakeen ikusiko duzu.