Amaituko ote da inoiz mundua?
Agian badakizu Bibliak mundua amaituko dela aipatzen duela (1 Joan 2:17). Esan nahi al du horrek gizadiak existitzeari utziko diola? Bizirik gabe geldituko al da gure planeta? Edo erabat suntsitua izango ote da?
BIBLIAK ARGI ETA GARBI EZETZ DIO!
Bukatuko ez dena
GIZADIA
Bibliak dioena: Jainkoak lurra «ez du hutsik egoteko sortu, bizileku izateko baizik» (ISAIAS 45:18).
LURRA, GURE PLANETA
Bibliak dioena: «Lurra sendo oinarritu zenuen eta ez du sekula kolokarik egingo» (104. SALMOA 5).
ZER ESAN NAHI DU? Bibliaren arabera, lurra ez da sekula suntsitua izango eta beti bizi izango da norbait bertan. Orduan, zer esan nahi du Bibliak mundua amaituko dela aipatzen duenean?
PENTSATU HONETAN: Bibliak mundu honen azkena Noeren garaian gertatu zenarekin konparatzen du. Garai hartan, lurra «indarkeriaz betea» zegoen (Hasiera 6:13). Baina Noe zuzena eta zintzoa zen. Beraz, Jainkoak jende gaiztoa uholde baten bidez suntsitu zuenean, Noe eta bere familia salbatu zituen. Bibliak honakoa dio gertatu zenari buruz: «Orduko mundua uholdeko urek estalirik galdu zen» (2 Pedro 3:6). Hura izan zen orduan zegoen munduaren azkena. Baina zer izan zen suntsitua? Lurrean zegoen jende gaiztoa, ez planeta. Beraz, Biblia munduaren azkenari buruz hitz egiten ari denean, ez da planetaren suntsipenari buruz ari. Horren ordez, lurreko pertsona gaiztoak eta hauek ezarritako sistemaren suntsipenari buruz ari da.
Bukatuko dena
ARAZOAK ETA GAIZTAKERIA
Bibliak dioena: «Itxaron pixka bat, eta kito gaiztoa, bilatu arren, ez duzu gehiago aurkituko. Apalak izango dira herrialdearen jabe, bake osoaz gozatuko dira» (37. SALMOA 10, 11).
ZER ESAN NAHI DU? Noeren garaiko uholdeak ez zuen gaiztakeria behin betiko ezabatu. Uholdearen ostean, gaiztoek berriz ere jendearen bizitza zorigaitzez bete zuten. Baina, laster, Jainkoak gaiztakeria kenduko du. Salmogileak esan zuen bezala, «kito gaiztoa». Nola lortuko du hori Jainkoak? Bere Erreinuaren bitartez. Erreinu hau lur osoan aginduko duen zeruko gobernu bat da. Jainkoa obeditzen dutenak bakarrik bizi ahalko dira Erreinu honen agintaritzapean.
PENTSATU HONETAN: Zer gertatuko da giza gobernuekin? Jainkoaren Erreinuaren alde jarriko al dira? Bibliak ezetz dio. Izan ere, Erreinu horren aurka egingo dute (2. Salmoa 2). Zer gertatuko da ondoren? Jainkoaren Erreinuak giza gobernu guztiak ordezkatuko ditu eta «berak bakarrik iraungo du betiko» (Daniel 2:44, NWT). Zergatik da beharrezkoa giza agintariek agintzeari uztea?
BEHARREZKOA DA gizakiak agintzeari uztea
Bibliak dioena: «Badakit […] gizakia ez dela bere jokabidearen jabe, ezin duela aukeratu bere ibilbidea» (JEREMIAS 10:23).
ZER ESAN NAHI DU? Gizakia ez zen bere burua agintzeko gaitasunarekin sortua izan. Ondorioz, gizakia ez da besteak ondo agintzeko eta arazoak konpontzeko gai izan.
PENTSATU HONETAN: Britannica Academic entziklopediaren arabera, gobernuak ez dira gai «hurrengo etsaiei aurre egiteko: pobrezia, gosea, gaixotasunak, hondamendi naturalak, eta gerra edo beste hainbat biolentzia mota». Honakoa ere esaten du: «Batzuen ustez, mundu mailako gobernu batek bakarrik gainditu ditzake etsai hauek betirako». Gobernu guztiak arazo hauei aurre egiteko batuko balira ere, ez lukete hauek konpontzea lortuko agintariak gizaki inperfektuak direlako. Jainkoaren Erreinuak bakarrik du gizakion mundu mailako arazoak behin betiko konpontzeko boterea.
Beraz, Bibliaren arabera, pertsona zintzoek ez liokete munduaren azkenari, hau da, sistema gaizto honen suntsipenari, beldurrik izan behar. Justu kontrakoa, irrikaz itxaron dezaketen zerbait da, mundu ustel hau Jainkoak ezarriko duen mundu berriarengatik ordezkatua izango delako!
Noiz gertatuko da hau? Hurrengo artikuluak Bibliaren erantzuna azalduko du.