Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

IKASKETARAKO IDEIA

Bilatu praktikan jarri ditzakezun altxor espiritualak

Bilatu praktikan jarri ditzakezun altxor espiritualak

Biblia irakurtzen dugunean, altxor espiritualak bilatu ditzakegu ikerketa eginez. Baina nola atera ahal diegu altxor espiritual hauei probetxurik handiena?

Jarri arreta Biblia pasarteen xehetasunetan. Adibidez, ikertu nork eta noiz idatzi zuen pasartea, baita nori zuzendua izan zen ere. Aztertu pasartearen testuinguru osoa. Zer gertatu zen aurretik? Eta, zer gertatu zen ondoren?

Pentsatu zer ikasi dezakezun zure ikerketan, hauek bezalako galderak eginez: «Nola sentitzen ziren irakurri dudan Biblia pasarteko pertsonaiak? Zer ezaugarri erakutsi zituzten? Zergatik imitatu beharko nituzke ezaugarri horiek? Edo, zergatik ez?».

Praktikan jarri ikasitakoa, adibidez predikazioan edo beste pertsona batzuekin zaudenean. Hau egitean, Bibliak dioen moduan, zuhurra izango zara: «Zuhurrak har bitza hauek guztiak gogoan» (Sal. 107:43).

  • Ideia: Ikusi aste barruko bilerako Altxorrak Jainkoaren Hitzean atalak nola laguntzen digun ikasitakoa praktikan jartzen. Atal honetan, geure buruari egin ahal dizkiogun galderak, hausnartzeko ideiak eta aztertu ditzakegun irudiak agertzen dira askotan.