Gogoratzen al duzu?
Irakurri al dituzu aurtengo Talaiaren aleak adi-adi? Hala bada, ea galdera hauek erantzun ditzakezun:
Zer segurtasun ematen digu Santiago 5:11k Jehoba «bihozbera eta errukiorra» dela esaten duenean?
Badakigu Jehoba, errukiorra denez, gure akatsak barkatzeko prest dagoela. Gainera, Santiago 5:11k bihotzez gu laguntzeko eskaintzen dela ziurtatzen digu. Ederki egingo genuke bera imitatuz. [w21.01, 21 or.]
Zergatik ezarri zuen Jehobak buruzagitza?
Maitasunak bultzatuta egin zuen. Antolaketa honi esker, bere familia leialak modu baketsu eta antolatuan funtzionatzen du. Antolaketa honen arabera jokatzen duen familiakide bakoitzak, badaki nor den azken erabakiak hartzeko eta hauek aurrera eramateko arduraduna. [w21.02, 3 or.]
Zergatik ibili behar dute kristauek kontu handiarekin mezu elektronikoen aplikazioak erabiltzean?
Norbaitek horrelako aplikazioak erabiltzea erabakitzen badu, ondo aukeratu behar ditu zeintzuk izango diren bere lagunak. Hori egitea zaila da mezularitza talde handietan (1 Tm 5:13). Gainera, konfirmatu gabeko berriak zabaltzeko eta anai-arreben kontaktuak salerosketan ibiltzeko helburuarekin erabiltzeko arriskua dago. [w21.03, 31 or.]
Zeintzuk dira Jainkoak Jesus sufritzen eta hiltzen uzteko arrazoi batzuk?
Hiru arrazoi egon daitezke. Lehena, Jesus habe batean zintzilik hiltzean, juduak madarikazio batetik askatuak izatea posible egin zuen (Ga 3:10, 13). Bigarrena, Jehoba Jesus gure Apaiz Nagusi izango zenerako trebatzen ari zen. Eta hirugarrena, Jesus heriotzaraino leial mantenduz, gizakiek proba latzak jasan arren leialak izan daitezkeela frogatu zuen (Jb 1:9-11). [w21.04, 16-17 orr.]
Zer egin dezakezu predikazioan jendea aurkitzea zaila bada?
Jendea etxean egoteko aukera gehiago dagoen orduetan joan zaitezke. Beste leku batean predikatuz ere saiatu zaitezke. Gainera, beste metodo bat probatu dezakezu, adibidez, eskutitzak idaztea. [w21.05, 15-16 orr.]
Zer esan nahi izan zuen Paulo apostoluak honakoa esatean: «Legeaz naiz legeari hila»? (Ga 2:19, BS).
Moisesen Legeak gizakiaren inperfekzioa agerian utzi zuen eta Israel Kristorengana bideratu zuen (Ga 3:19, 24). Legearen bidez Paulok Kristo onartu zuen. Hau egitean Paulo Legeari zegokionez hil egin zen, hau da, Legeak ez zuen jadanik berarengan eraginik. [w21.06, 31 or.]
Nola jarri digu Jehobak eredua iraupena erakustean?
Jehobak honakoari aurre egin dio: bere izenari ohorea kentzea, bere subiranotasunari oposizioa, bere seme-alaba batzuen matxinada, Deabruaren etengabeko gezurrak, bere zerbitzarien sufrimendua, hil diren bere lagunen falta, giza familiaren zapalkuntza eta bere sorkuntzaren hondamena. [w21.07, 9-12 orr.]
Pazientzia izatearen zer eredu ezarri zuen Josek?
Bere anaien eskutik injustizia latzak jasan zituen. Honen ondorioz, salaketa faltsua jaso eta urteak eman zituen Egipton kartzelan. [w21.08, 11-12 orr.]
Zer dar-dar mota aurresan ziren Ageo 2:6-9 eta 20-22 bertsetetan?
Herriek Erreinuari buruzko predikazioaren aurrean gaizki erantzuten dute, baina jende asko egiara erakarria da. Laster herriek azken dardara jasango dute suntsituak izatean. [w21.09, 15-19 orr.]
Zergatik ez dugu etsi behar predikazioan?
Jehobak gure ahaleginak ikusi eta atsegin ditu. Ez badugu etsitzen, ezta nekatzen ere, betirako bizia jasoko dugu. [w21.10, 25-26 orr.]
Nola laguntzen digu Lebitarrena 19. kapituluak honako aholkua jarraitzen: «Izan zuek ere santu zeuen biziera guztian»? (1 P 1:15).
Bertset honetako hitzak seguruenik Lebitarrena 19:2tik aipatzen dira. 19. kapituluan, gure eguneroko bizitzan 1 Pedro 1:15eko aholkua praktikan jartzeko adibide asko aurkitzen ditugu. [w21.12, 3-4 orr.]