Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

1. Lurrikarak

1. Lurrikarak

1. Lurrikarak

«Lurrikara handiak izango dira» (LUKAS 21:11).

● Haitin lurrikara bat gertatu zenean, Winnie-k 16 hilabete zituen. Telebistako erreportari batzuek hondakinen artetik bere negar ahulak entzun zituztenean, salbatu egin zuten. Berak lurrikaratik bizirik ateratzea lortu zuen, baina bere gurasoek ez.

ZER DIOTE FROGEK? 2010eko urtarrilean, Haitin gertatutako 7,0 magnitudeko lurrikararen ondorioz, 300.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Beste 1,3 milioi etxerik gabe geratu ziren une batean. Nahiz eta lurrikara handia izan, Haitiren kasua ez da bakarra. 2009ko apiriletik 2010eko apirilera arte, gutxienez 18 lurrikara handi gertatu ziren munduan zehar.

ZEIN DA OHIKO ERAGOZPEN BAT? Orain ez dira lehen baino lurrikara gehiago gertatzen. Errealitatean, gaur eguneko teknologiari esker, aspaldi baino informazio gehiago jasotzen dugu. Hori da benetan gertatzen dena.

ONARGARRIA AL DA ERAGOZPEN HAU? Kontuan izan ezazu ondorengoa: Bibliak ez du azpimarratzen azken egunetan egongo ziren lurrikaren kopurua. Baina «lurrikara handiak [...] han eta hemen» gertuko zirela aipatzen du (Markos 13:8; Lukas 21:11). Horregatik, historiaren garai honetako ezaugarri nabarmen bat izango ziren.

ZEIN DA ZURE IRITZIA? Lurrikara handiak ikusten ari al gara, Bibliak aurresan bezala?

Agian lurrikarek soilik ez dute frogatzen azken egunetan bizi garela. Baina hau ez da betetzen ari den profezia bakarra. Aztertu dezagun bigarren bat.

[Iruzkina]

«Guk [geofisikoak], lurrikara handiak direla esaten dugu. Baina besteentzat, beldurgarriak besterik ez dira» (KEN HUDNUT, ESTATU BATUETAKO ZERBITZU GEOLOGIKOA).

[Irudiaren kreditua]

© William Daniels/Panos Pictures