Markos 16:1-8

  • Jesus berpiztua (1-8)

16  Larunbata pasa eta gero, Magdalako Maria, Maria —Santiagoren ama— eta Salomek usain goxoko espeziak erosi zituzten Jesusen gorpua igurtzeko. 2  Eta asteko lehen egunean, goizean goiz, eguzkia atera orduko, hilobira* joan ziren. 3  Batak besteari esaten zion: «Nork mugituko digu harria hilobiko sarreratik?». 4  Baina begiak altxatzean, harria jadanik kenduta zegoela ikusi zuten, nahiz eta oso handia izan. 5  Hilobian sartu zirenean, gizon gazte bat ikusi zuten eskuinaldean eserita, tunika zuriz jantzia; eta zeharo harrituta geratu ziren. 6  Hark esan zien: «Ez harritu. Zutoinean exekutatu zuten Jesus Nazaretarraren bila zabiltzate. Berpiztua* izan da. Ez dago hemen. Begira! Hau da jarri zuten tokia. 7  Orain, zoazte eta esan dizipuluei eta Pedrori: “Zuen aurretik doa Galileara. Han ikusiko duzue, berak esan zizuen bezalaxe”». 8  Beraz, hilobitik atera zirenean, ihes egin zuten dardarka eta emozioz gainezka. Ez zioten inori ezer esan, beldur baitziren*.

Oharra

Edo «oroitzapen hilobira».
Lit. «altxatua».
Eskuizkribu zahar eta fidagarrienen arabera, Markos ebanjelioa 8. bertseteko hitzekin amaitzen da.