JOB 1-5
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN |Jobek frogapean prestutasunari eutsi zion
Job Utzen bizi zen israeldarrak Egipton esklabo ziren bitartean. Israeldarra ez izan arren, Job Jehobaren zerbitzari leiala zen. Familia handia, osasun ona eta bere gizartean eragina zuen. Begirune handia zioten aholkularia izateaz gain, epaile inpartziala zen. Honekin batera, eskuzabala zen beharrean zeudenekin. Job gizon prestua zen, hau da, zuzena eta leiala.
Jobek argi eta garbi utzi zuen Jehoba bere bizitzako pertsonarik garrantzitsuena zela
1:8-11,22; 2:2-5
-
Satanas Joben prestutasunaz ohartu zen. Ez zuen ukatu Job Jainkoaren esanekoa zenik; Joben arrazoiak izan ziren zalantzan jarri zituenak.
-
Jobek Jehoba arrazoi berekoiengatik zerbitzatzen zuela esan zuen Satanasek.
-
Satanasen salaketari erantzuteko, Jehobak gizon leial honi erasotzea utzi zion. Satanasek hondamena ekarri zuen Joben bizitzako alderdi guztietara.
-
Jobek prestutasunari eutsi zionean, Satanasek gizaki guztien prestutasuna zalantzan ipini zuen.
-
Jobek ez zuen bekaturik egin eta ez zion Jainkoari okerrik leporatu.