Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | JOB 6-10

Job leialak atsekabea agertu zuen

Job leialak atsekabea agertu zuen

Job ondasunik gabe gelditu zen, familiartekoak hil zitzaizkion eta gaixotasun larria izan zuen. Hala ere, leial mantendu zen. Orduan, Satanas Job adoregabetzen saiatu zen bere prestutasuna hausteko. Hiru «lagun» iritsi ziren. Lehenik, errukia ziotenaren itxurak egin zituzten jendaurrean. Gero, Jobekin eseri eta zazpi egun isilean pasa zituzten, Job kontsolatzeko hitzik ere esan gabe. Ondorengo hitzaldiak eraso eta salaketaz beterik zeuden.

Job Jehobari leial mantendu zen nahiz eta presio latza jasan

6:3; 7:16; 9:20-22; 10:112

  • Jobek zuen nahigabe handiak bere ikuspuntua okertu zuen. Job oker zebilen leial izaten jarraitzen zuen edo ez Jainkoari ez zitzaiola inporta pentsatzean.

  • Lur jota zegoenez, Jobek ez zuen bere sufrimenduarentzako beste arrazoirik ikusten.

  • Etsipenak jota egon arren, Jobek Jehobari zion maitasunari buruz hitz egin zien bere salatzaileei.