Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Predikatzeko bilera praktikoak egiteko aholkuak

Predikatzeko bilera praktikoak egiteko aholkuak

Predikatzeko bilerak, kongregazioko bilera guztiak bezala, Jehobaren opariak dira, maitasunean eta ekintza onetan elkar gogoberotzeko (Heb 10:24, 25). Iraupenak 5-7 minutu artekoa izan behar du. Taldeak antolatzea, eremuak ematea eta otoitz egitea denbora honen barne egon behar dira (Bilera beste bilera bat izan ondoren egiten bada, oraindik ere motzagoa izan behar da). Gidariak egun horretan predikatuko dutenentzat praktikoa den zerbait prestatuko du. Adibidez, larunbatetan, predikatzeko bileran dauden askok ez dute aurreko asteburutik predikatu. Horregatik, nahikoa eta praktikoa izan daiteke etxeko jabeari zer esan aztertzea. Lagungarriak diren zer beste gai aztertu daitezke bilera hauetan?

  • Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan-koadernoako elkarrizketa eredu bat.

  • Nola erabili albiste edo gertakari bat elkarrizketa bat hasteko.

  • Nola erantzun ohikoa den eragozpen bati.

  • Nola erantzun ondorengoei: ateoa, eboluzionista, beste hizkuntza bat hitz egiten duen, edo gure eremuan ohikoa ez den erlijioa duen norbaiti.

  • Nola erabili jw.org webguneko atalen bat, JW Library® aplikazioa, edo Biblia.

  • Nola erabili Irakasteko tresna-sortako argitalpen bat.

  • Nola parte hartu predikazio mota desberdinetan. Adibidez, telefono edo eskutitz bidez predikatzean, predikazio publikoan edo bisitak eta biblia-ikastaroak egitean.

  • Segurtasuna, flexibilitatea, portaera egokia, jarrera positiboa edo antzeko gai bati buruzko ohartarazpenak.

  • Hobetu zure irakurketa eta irakaskuntza liburuxkako ikasgai edo bideoren bat.

  • Nola animatu eta lagundu gurekin predikatzen ari dena.

  • Predikazioarekin lotura duen pasarte bat edo predikazioko bizipen animagarri bat.