Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Jarraitu bereizteko gaitasuna entrenatzen

Jarraitu bereizteko gaitasuna entrenatzen

Atleta batek entrenatzen jarraitu behar du gaitasunak ez galtzeko. Era berean, gu ere gogor saiatu behar gara «ona eta txarra bereizteko gaitasuna» entrenatzeko eta hau ez galtzeko (Heb 5:14, NWT). Besteen erabakiak kopiatzeko joera izan dezakegu, baina pentsatzeko gaitasuna landu behar dugu geure kabuz erabakiak hartzeko. Zergatik? Gutako bakoitzak gure erabakien kontu eman beharko dugulako (Erm 14:12).

Denbora askoz bataiaturik egon arren, ez dugu pentsatu behar horregatik erabaki onak hartuko ditugunik. Erabaki onak hartzeko, Jehobarengan, bere Hitzean eta bere erakundean konfiantza osoa jarri behar dugu (Jos 1:7, 8; Es 3:5, 6; Mt 24:45).

IKUSI «KONTZIENTZIA GARBIZ JOKATU» BIDEOA ETA GALDETU:

  • Zer erabaki hartu behar izan zuen Emmak?

  • Zergatik ez genuke iritzi pertsonalik eman behar kontzientzia kontuetan?

  • Zer aholku on eman zion bikote batek Emmari?

  • Non aurkitu zuen Emmak bere egoerarentzako informazio lagungarria?