HOBETU PREDIKATZE-LANEAN | HANDITU POZTASUNA PREDIKATZEAN
Azaldu ideia nagusiak adibideak eta konparaketak erabiliz
Bisitei eta biblia-ikastaroei ideia nagusiak ulertzen lagundu behar diegu. Ideia nagusiak adibideak eta konparaketak erabiliz azaltzen ditugunean, euren bihotzak ukitzen ditugu eta erakusten dieguna errazago gogoratuko dute.
Bisita edo biblia-ikastaroa prestatzean, aukeratu azaldu nahi dituzun ideia nagusiak eta ez detaile txikiak. Ondoren, aukeratu eguneroko bizitzako adibide eta konparaketa errazak (Mt 5:14-16; Mk 2:21; Lk 14:7-11). Kontuan hartu pertsonaren jatorria eta egiten dituen gauzak (Lk 5:2-11; Jn 4:7-15). Ideia bat ulertzean pozten dela ikusten duzunean, zu ere poztu egingo zara.
IKUSI IKASLEAK EGITEAK DAKARREN POZTASUNA SENTITU: HOBETU GAITASUNAK... AZALDU IDEIA NAGUSIAK ADIBIDEAK ETA KONPARAKETAK ERABILIZ BIDEOA ETA GALDETU:
-
Zergatik behar dute ikasleek Bibliako aipuak ulertzeko laguntza?
-
Nola azaldu du Maddik Erromatarrei 5:12ko egia?
-
Zer lortzen dugu adibide eta konparaketa errazak erabiltzean?
-
Zergatik erabili beharko genituzke predikatzean Jehobaren erakundeak ematen dizkigun bideo eta irakasteko beste tresna batzuk?