Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Nola eduki ditzaket lagun onak?

Nola eduki ditzaket lagun onak?

8. KAPITULUA

Nola eduki ditzaket lagun onak?

«Haserre nagoenean, nola sentitzen naizen norbaiti esateko beharra dut. Triste nagoenean, egoera hobetuko dela esango didan norbait ondoan behar dut. Zoriontsu nagoenean, nirekin poztuko den norbaitekin egon nahi dut. Niretzat lagunak funtsezkoak dira» (Brittany).

UME txikiek eta adoleszenteek behar dituzten lagunak ezberdinak dira.

Ume txikiek beraiekin jolasten eta denbora pasatzen duten lagunak behar dituzte.

Aldiz, adoleszenteek euren baloreak konpartitzen dituzten eta laguntza eskaintzeko prest dauden adiskideak behar dituzte.

Horretaz gain, Bibliak honakoa dio: «Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da» (Esaera Zaharrak 17:17). Hemen deskribatzen den adiskidetasuna jolasean dauden haurren arteko harremanaren oso ezberdina da.

Egia: Hazi ahala, baldintza hauek betetzen dituzten lagunak beharko dituzu:

1. Ezaugarri onak dituztenak

2. Zuzen jokatzen dutenak

3. Pertsona hobea izaten laguntzen dizutenak

Galdera: Nola aurkitu ditzakezu horrelako lagunak? Aztertu ditzagun baldintzak hauek banaka.

1. baldintza: Ezaugarri onak izatea

Jakin beharrekoa: Zure lagunak direla esaten duten guztiak ez dira beti lagun onak izango. Bibliak honakoa dio: «Badira adiskideak elkar hondatzen dutenak» (Esaera Zaharrak 18:24). Egia al da hau? Pentsatu honetan: Izan al duzu noizbait zutaz aprobetxatu den «lagun» bat? Edo atzetik besteei zuri buruzko gauza txarrak esan dituen norbait? Inoiz horrelakorik gertatu bazaizu, seguruenik «lagun» horrengan zenuen konfiantza galdu duzu. a Gogoratu, lagun onak izatea lagun asko izatea baino inportanteagoa da.

Zer egin dezakezu? Aukeratu imitatu ditzakezun ezaugarriak dituzten lagunak.

«Denek ongi hitz egiten dute nire lagun Fionari buruz. Nik ere izen on bat eduki nahi dut eta besteak niri buruz ongi hitz egitea. Bera bezalakoa izan nahi dut» (Yvette, 17 urte).

Saia zaitez hurrengoa egiten:

1) Irakurri Galaziarrei 5:22, 23.

2) Galdetu zeure buruari: «Nire lagunek espirituaren fruituaren ezaugarriak erakusten al dituzte?».

3) Idatzi azpian zure lagun minen izenak eta, izen bakoitzaren ondoan, pertsona hori hobeto deskribatzen duen ezaugarria.

Izena

․․․․․

Ezaugarria

․․․․․

Aholkua: Ezaugarri txarrak bakarrik bururatzen bazaizkizu, lagun hobeak bilatzeko garaia iritsi da!

2. baldintza: Zuzen jokatzea

Jakin beharrekoa: Lagunak izateko gehiegizko beharra baduzu, errazagoa izango da lagun txarrak izatea. «Zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen» dela dio Bibliak (Esaera Zaharrak 13:20). Bibliak «zentzugabe» deitzen dituen pertsonak ez dira nota txarrak ateratzen dituztenak edo oso inteligenteak ez direnak. Horren ordez, aholku onak baztertu eta gauza txarrak egitea erabakitzen duten pertsonak dira. Horrelako lagunak izatea saihestu behar duzu.

Zer egin dezakezu? Edonoren laguna izan beharrean, ondo aukeratu zure lagunak (26. Salmoa 4). «Zintzoaren eta gaiztoaren arteko aldea, Jauna zerbitzatzen duenaren eta zerbitzatzen ez duenaren arteko aldea» bereizteko gai izan beharko zenuke (Malakias 3:18).

«Oso eskertuta nago nire gurasoei Jainkoa maite eta bera poztu nahi duten lagunak bilatzen lagundu zidatelako» (Christopher, 13 urte).

Erantzun ondorengo galderak:

Nire lagunekin nagoenean, urduri al nago agian gaizki dagoen zerbait egitera bultzatuko nautelako?

□ Bai

□ Ez

Nire gurasoek nire lagunak ezagutzen badituzte, gustukoak ez dituztela esango didaten beldur al naiz?

□ Bai

□ Ez

Aholkua: Aurreko galderetan baietz erantzun baduzu, Jainkoa pozten saiatzen diren lagunak bilatu.

3. baldintza: Pertsona hobea izaten laguntzea

Jakin beharrekoa: Bibliak dio: «Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte» (1 Korintoarrei 15:33). Lauren izeneko gazte batek honakoa dio: «Nire gelakideek beraiek esaten zutena egiten banuen soilik onartzen ninduten. Bakarrik sentitzen nintzenez, beraien antzera jokatzen hasi nintzen onartua izateko». Besteen arauen arabera jokatzen duzunean, beraien eskuetan xake taulako peoi bat bezalakoa zarela konturatu zen Lauren, euren kontrolpean zaude. Zuk lagun hobeak merezi dituzu!

Zer egin dezakezu? Euren antzera jokatzera behartzen zaituzten lagunengandik aldendu. Hau egitean lagun gutxiago izango dituzu, baina dituzun lagunek pertsona hobeagoa izaten lagunduko dizute (Erromatarrei 12:2).

«Clint-ek, nire lagun minak, oso erabaki onak hartzen ditu eta enpatia erakusten du. Ondorioz, beti lortzen du ni animatzea» (Jason, 21 urte).

Erantzun ondorengo galderak:

Janzteko, hitz egiteko edo jokatzeko era aldatzen al dut nire lagunek ni onartzeko?

□ Bai

□ Ez

Joan beharko ez nintzatekeen lekuetara joaten al naiz nire lagunengatik bakarrik?

□ Bai

□ Ez

Aholkua: Aurreko galderetan baietz erantzun baduzu, jo ezazu zure guraso edo pertsona heldu batengana aholku bila. Jehobaren lekukoa bazara, kongregazioko adindun batengana ere jo dezakezu zugan eragin ona izango duten lagunak aukeratzen laguntzeko.

[Oin-oharra]

a Noski, guztiok egiten ditugu akatsak (Erromatarrei 3:23). Beraz, lagun batek mintzen bazaitu baina gero damutzen bada, gogoratu «maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen» duela (1 Pedro 4:8).

AIPU NAGUSIA

«Badira […] anaia baino lagun minagoak direnak» (Esaera Zaharrak 18:24).

AHOLKUA

Zuzen jokatu eta berdina egin nahi dutenak aurkitzea errazagoa egingo zaizu. Hauek dira egin ditzakezun lagunik onenak!

BA AL ZENEKIEN . . . ?

Jainkoa ez da partziala, baina kontu handiz aukeratzen ditu bere lagunak (15. Salmoa 1-5).

EKIN LANARI!

Lagun onak aurkitzeko, hau egingo dut: ․․․․․

Hauek dira hobeto ezagutu nahi ditudan pertsona heldu batzuk: ․․․․․

Zer galdetu nahi diet nire gurasoei gai honi buruz?․․․․․

ZER USTE DUZU?

● Zure lagunen zein ezaugarri estimatzen dituzu gehien?

● Lagun hobea izateko, zein ezaugarri landu behar dituzu?

[Iruzkina]

Nire gurasoek lagun talde batengandik aldentzeko esan zidatenean, ez zitzaidan batere gustatu. Izan ere, nik beraien laguna izan nahi nuen. Baina nire gurasoen aholkua ona izan zen, nire inguruan lagun hobeak egin nitzakeelako» (Cole).

[Taula]

Jarraitu aholku hauek

Hitz egin gurasoekin adiskidetasunari buruz. Galdetu zure adina zutenean zein motatako lagunak zituzten. Damutzen al dira aukeratu zituzten lagunetaz? Hala bada, zergatik? Galdetu zer egin dezakezun beraiek izandako arazo berdinak saihesteko.

Zure lagunak gurasoei aurkeztu. Hau egiteko beldur bazara, galdetu zeure buruari: Zergatik ez naiz ausartzen? Ba al dago zure lagunen zerbait gurasoei ez zaiena gustatuko? Horrela bada, agian, lagunak kontu handiagoz aukeratu beharko zenituzke.

Arretaz entzun. Lagunen egoera eta kezkengatik arduratzen zarela erakutsi (Filipoarrei 2:4).

Barkatzeko prest egon. Ez ezazu besteengan perfekzioa eskatu, «denok baitugu askotan huts egiten» (Santiago 3:2).

Espazioa uzten ikasi. Ez egon beti zure lagunen gainean. Benetako lagunak badira, zure ondoan egongo dira behar duzunean (Kohelet 4:9, 10).

[Irudia]

Besteen arauen arabera jokatzen duzunean, beraien eskuetan xake taulako peoi bat bezalakoa zara, euren kontrolpean zaude