ERANSKINA
Jesu Kristo: agindutako Mesias
JEHOBAK biblia-profeta asko inspiratu zituen Mesiasen nortasuna zein zen jakinarazteko. Agindutako Askatzailearen jaiotza, bere Jainkoaren zerbitzua eta bere heriotzari buruzko xehetasun ugari eman zituen. Biblia-profezia guzti hauek Jesu Kristorengan bete ziren. Ezin zehatzagoak eta xehetasunez beteak dira. Adibide moduan, azter ditzagun Mesiasen jaiotza eta haurtzaroari buruz iragarri ziren hainbat gertakari.
Isaias 9:6 [9:7, NW]. Eta halaxe izan zen. Jesus Dabiden errotik jaio zen (Mateo 1:1, 6-17).
Isaias profetak Mesias, Dabid erregearen ondorengoa izango zela iragarri zuen (Jainkoaren beste profeta batek, Mikeasek, haurra agintari bilakatuko zela iragarri zuen, baita «Belen Efrata[n]» jaioko zela ere (Mikeas 5:1 [5:2, NW]). Jesusen jaiotzaren garaian, Israelen bi herrialde zeuden Belen izenekoak. Bata nazioaren iparraldean, Nazaretetik gertu zegoen; bestea, berriz, Judan, Jerusalemdik gertu. Bigarren honi, Efrata ere deitu izan zitzaion lehenago. Eta Jesus herrialde horretan jaio zen, profeziak zehatz-mehatz esan bezala! (Mateo 2:1).
Beste biblia-profezia batek Jainkoaren Semeari «Egiptotik etortzeko dei egin[go]» zitzaiola iragarri zuen. Jesus haurra zela, Egiptora eraman zuten. Eta Herodes hil ondoren handik itzuli zen, horrela profezia betez (Oseas 11:1; Mateo 2:15).
«Profezia» izeneko zutabea aurkituko duzu « Mesiasi Buruzko Profeziak» taulan. Bertan dauden biblia-pasarteek Mesiasi buruzko xehetasunak azaltzen dituzte. Konparatu itzazu, mesedez, «Betetzea» izeneko zutabean dauden biblia-pasarteekin. Honela, Jainkoaren Hitzak beti egia dioela ikustean zure fedea indartuko da.
Biblia-pasarte hauek aztertzen dituzun heinean, izan kontuan profezia hauek Jesus jaio baino mendeak lehenago idatzi zirela. Honakoa esan zuen Jesusek: «Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa ze[n]» (Lukas 24:44). Zure Biblian egiaztatu dezakezu profezia guzti-guztiak zehaztasun osoz bete zirela!