ERANSKINA
Ospatu behar al ditugu jaiak?
GAUR egun munduan zehar ospatzen diren erlijio- eta herri-jai askoren jatorria ez dago Biblian oinarrituta. Zein da, beraz, beraien jatorria? Kontsulta-liburuak aztertuz gero, gure eskualdean ospatzen diren jaien jatorriari buruz azaltzen dutena oso interesgarria dela ikusiko duzu. Azter ditzagun adibide batzuk.
Aste Santua. Nahiz eta jai honetan Jesusen heriotza eta piztuera ospatzen dela uste izan, berarekin lotura duten ohitura askok ez dute kristau-jatorririk. Las Grandes Religiones Ilustradas kontsulta-liburuak kristautasunaren aurretik babiloniarrek
honakoa egiten zutela azaltzen du: «Beraien irudi sakratuei arreta berezia ematen zieten [...]. Irudiei janzkera garestiak ipintzen zizkieten eta lepoko, eskumuturreko eta eraztunez apaintzen zituzten; luxu handiko ohetan jarri eta prozesioetan ateratzen zituzten».Urteberri eguneko ospakizuna. Urteberriko ospakizunen ohiturak eta eguna toki batetik bestera aldatu egiten dira. Ospakizun honen jatorriari buruz The World Book Encyclopediak honakoa dio: «Julio Zesar agintari erromatarrak Urteberri eguna K.a. 46. urteko urtarrilaren 1ean ezarri zuen. Erromatarrek Janori, ateen eta hasieren jainkoari ohore emateko ezarri zuten egun hau. Urtarril hilabeteak [Ianuarius, latinez] Jano jainkoarengatik jaso zuen bere izena. Jainko honek bi aurpegi zituen, bata aurrera begira eta bestea atzera». Hortaz, Urteberri eguneko ospakizunak ez du jatorri kristaua.
Santu Guztien Eguna eta «Halloween». Liburu batek honakoa dio: «Santu guztien egunak sinesmen eta ohitura desberdinekin lotura dauka. Hilobiak txukuntzea, hauek loreekin apaintzea eta hildakoen arimak atseden hartu dezaten kandelak piztea ohiko bihurtu da» (Britannica Hungarica). Liburu honek, Santu guztien egunaren aurreko gauean, urriaren 31n Halloween izena eman zaion jaia herrialde askotan ospatzen dela adierazten du. Jai honetako irudi aski ezaguna eskuz itxura beldurgarria ematen zaion kalabaza da, jack-o’-lantern izenekoa. Izan ere, jai hau zelten ohituretan oinarrituta dago eta jainko pagano bati ohore emateko ospatzen zen.
Beste ospakizun batzuk. Ezinezkoa da munduan zehar ospatzen diren jai guztiak aztertzea. Hala ere, gizakiak edo giza erakundeak goraipatzen dituzten ospakizunak ez ditu Jehobak onartzen (Jeremias 17:5-7; Eginak 10:25, 26). Kontuan izan, beraz, erlijio-jaiek Jainkoaren onespena duten ala ez jakiteko gakoa, beraien jatorrian dagoela (Isaias 52:11; Apokalipsia 18:4). Bestalde, nola jakin dezakezu Jainkoaren ikuspuntua zein den erlijio-jaiak ez diren jaiei buruz? Liburu honetako 16. kapituluan aipatutako biblia-printzipioek lagunduko dizute honetan.