74. PASARTEA
Jesus Mesias bihurtu zen
Joan honakoa predikatzen aritu zen: «Badator ni baino ahaltsuagoa dena». Jesusek 30 bat urte zituenean, Galileatik Jordan ibaira abiatu zen Joan jendea bataiatzen ari zen lekura. Joanek bataiatu zezala nahi zuen, baina honek esan zion: «Ez zaitut bataiatuko. Zuk bataiatu behar nindukezu ni». Jesusek orduan: «Zuk ni bataiatzea nahi du Jehobak». Beraz, Jesus Jordan ibaiko uretan murgildu zuen Joanek.
Uretatik irtetean, Jesusek otoitz egin zuen. Momentu hartantxe, zerua zabaldu eta Jainkoaren espiritua uso tankeran etorri zitzaion gainera. Orduan, Jehobak zerutik hitz egin zuen: «Zu zara nire Semea, nire maitea, zu zaitut atsegin».
Jehobaren espiritua Jesusi etorri zitzaionean, Kristo edo Mesias bihurtu zen. Jehobak lurrean egiteko agindu zion lana hasi zezakeen orain.
Bataiatu bezain laster, basamortura joan eta Jesusek 40 egun pasa zituen han. Itzuli zenean, Joanengana etorri zen. Jesus hurbiltzen ari zitzaiola, honakoa esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kenduko duena». Hitz hauekin, Jesus Mesias zela erakutsi zion jendeari. Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Jesusi basamortuan zegoen bitartean? Ikus dezagun.
«Mintzo hau etorri zen zerutik: “Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin”» (Markos 1:11).