Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

14. atalaren sarrera

14. atalaren sarrera

Lehen kristauek Erreinuari buruzko berri onak lurraren bazterreraino zabaldu zituzten. Jesusek zuzendu zituen predikatze-lanean eta, mirari baten bidez, jendeari norberaren hizkuntzan predikatzeko gaitasuna jaso zuten. Jehobak adorea eta indarra ere eman zien aurkaritza gogorrari aurre egin ahal izateko.

Jesusek Jehobaren aintza ikusarazi zion Joan apostoluari. Beste ikuskari batean, Joanek zeruko Erreinuak Satanas garaitzen eta honen agintea betirako akabatzen ikusi zuen. Gainera, Jesus errege lanetan ikusi zuen beste 144.000 agintari berarekin zituela. Azkenik, lur osoa paradisu bihurtuta ikusi zuen. Han, Jehoba bakean eta elkartasunean gurtzen ari zen jende guztia.

ATAL HONETAN

94. PASARTEA

Jesusen jarraitzaileek espiritu santua jaso zuten

Zer botere ematen die espiritu santuak Jesusen jarraitzaileei?

95. PASARTEA

Ezerk ez zituen gelditu

Jesus hil zuten erlijio-buruek orain bere jarraitzaileak isilarazten saiatzen dira. Baina ez dute euren helburua lortzen.

96. PASARTEA

Jesusek Saulo aukeratu zuen

Saulo kristauen etsai gogorra da. Baina hori aldatzear dago.

97. PASARTEA

Kornelio espiritu santuz bete zen

Zergatik bidaltzen du Jainkoak Pedro judua ez den gizon honen etxera?

98. PASARTEA

Kristautasuna nazio askotara zabaldu zen

Paulo apostoluak eta bere misiolari kideek lurralde urrunetan ekiten diote predikatze-lanari.

99. PASARTEA

Kartzelazainak Jehobari buruz ikasi zuen

Zer zerikusi dute deabru batek, lurrikarak eta ezpatak istorio honetan?

100. PASARTEA

Paulo eta Timoteo

Bi gizonak urte askotan egiten dute lan elkarrekin eta lagun minak dira.

101. PASARTEA

Paulo Erromara bidalia

Bidaia arriskuz betea dago. Hala ere, ezerk ez du apostolu hau geldiarazten.

102. PASARTEA

Joanen ikuskariak

Jesusek etorkizunari buruzko ikuskariak erakusten dizkio Joani.

103. PASARTEA

Etor bedi zure Erreinua

Jainkoaren Erreinuak bizitza lurrean nola aldatuko duen azaltzen dute Joanen ikuskariek.