Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

8. ATALA

Zergatik hil zen Jesus?

Zergatik hil zen Jesus?

Betirako bizitzeko aukera izan dezagun hil zen Jesus. Joan 3:16

Jesus hil eta hiru egun ondoren, emakume batzuk bere hilobira joan eta hau hutsik zegoela ikusi zuten. Jehobak Jesus berpiztua zuen.

Beranduago, Jesus bere apostoluen aurrean agertu zen.

Jehobak izaki espiritual moduan berpiztu zuen Jesus, amaigabeko bizia eta botere handia emanez. Jesusen jarraitzaileek zerura igotzen ikusi zuten.

Jainkoak Jesus berpiztu eta Jainkoaren Erreinuko errege izendatu zuen. Daniel 7:13, 14

Jesusek bere bizia gizakion alde erreskate moduan eman zuen (Mateo 20:28). Erreskate honi esker, Jainkoak betirako bizitzeko aukera ematen digu.

Jainkoak Jesus errege izendatu zuen zerutik lurra agintzeko. Berarekin batera, lurretik zeruan bizitzeko berpiztuak izango diren 144.000 fededun egongo dira. Hauek Jesusekin batera zuzentasunez jokatzen duen Jainkoaren Erreinua osatzen dute.—Apokalipsia 14:1-3.

Jainkoaren Erreinuak lurra paradisu bilakatuko du. Gerra, bidegabekeria, pobrezia eta goseterik ez da gehiago izango. Gizakia bene-benetan izango da zoriontsu.—Salmoak 145:16.