Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

2. ATALA

Izan leial bata besteari

Izan leial bata besteari

«Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska» (Markos 10:9)

Jehobak honakoa agintzen digu: «Ez izan desleial» (Malakias 2:16). Leial izatea bereziki garrantzitsua da zure ezkon-bizitzan, leialtasunik gabe ez baitago konfiantzarik. Eta elkarren arteko konfiantza ezinbestekoa da maitasuna sakontzeko.

Hala ere, gaur egun senar-emazteen arteko leialtasuna mehatxupean dago. Zure ezkon-bizitza babesteko, bi gauza egiteko prest egon behar duzu.

1 EMAN LEHENTASUNA ZURE EZKON-BIZITZARI

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Ez jokatu ergel, zentzuz baizik» (Efesoarrei 5:15, 16). Nola jokatuko duzu zentzuz zure ezkon-bizitzan? Zure ezkon-bizitza duzun gauzarik garrantzitsuenetarikoa denez, emaiozu lehentasuna.

Jehobak zure bikoteari arreta osoa ematea nahi du eta elkarrekin “bizitzaz gozatzea” (Kohelet 9:9). Argi agertzen du ez duzula inoiz arduragabe jokatu behar zure bikotearekin. Horren ordez, batak besteari zoriontsu egiteko erak bilatu itzazue (1 Korintoarrei 10:24). Erakuts iezaiozu zure bikoteari bere beharra duzula eta benetan estimatzen duzula.

ZER EGIN DEZAKEZU?

  • Elkarrekin denbora igarotzeko ohitura izateaz ziurtatu zaitez, zure ezkontideari arreta osoa emanez.

  • «Neure buruan» pentsatu ordez, pentsa ezazu «geure buruan».

2 ZAINDU ARRETA OSOZ ZURE GOGO-BIHOTZAK

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Emakume ezkondu [baita ezkongabe] bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean» (Mateo 5:28). Norbaitek gauza lizunetan pentsatzen jarraitzen badu, bere ezkontidearekin desleial izaten ari da.

Jehobak honakoa egitea beharrezkoa duzula esaten du: «Zaindu arreta osoz gogo-bihotzak» (Esaera Zaharrak 4:23; Jeremias 17:9). Hori egiteko, zure begiek begiratzen dutena zaindu behar duzu (Mateo 5:29, 30). Jobek bere buruari beste emakumeei irrikaz ez begiratzeko agindu zion. Jarraitu zuk ere bere eredua (Job 31:1). Beraz, pornografia inoiz ez ikusteko erabakia hartu ezazu. Eta argi izan ezazu zeure buruan, zure ezkontidea ez denarekin sentimendu erromantikorik inoiz ere ez izatea.

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Begi-bistakoa izan behar du gainerakoentzat zure ezkontidearekin duzun konpromezuari bihotz-bihotzez lotuta zaudela

  • Kontuan izan itzazu zure bikotearen sentimenduak eta amaiera eman iezaiozu bera deseroso sentiarazten duen harreman orori