14 IKASGAIA
Nola poztu dezake gure adorazioak Jainkoa?
Aurreko ikasgaian aztertu genuen moduan, erlijio guztiek ez dute Jainkoa pozten. Hala ere, gure Sortzailea poztu dezakeen modu batean adoratu ahal dugu. Zein da bera pozten duen erlijioa? (Santiago 1:27). Begira zer dioen Bibliak.
1. Non oinarritu behar da gure adorazioa?
Gure adorazioa Biblian oinarritu behar da. Jesusek Jainkoari esan zion: «Zure mezua egia da» (Joan 17:17). Erlijio batzuek Jainkoaren Hitz inspiratuan, Biblian, dagoen egia baztertzen dute. Honen ordez, gizakiaren irakaskuntzak eta tradizioak erakutsi dituzte. Baina Jehoba ez dago pozik bere esanak alde batera uzten dituztenekin (Irakurri Markos 7:9). Bestalde, Biblia eta bere aholkuak jarraitzen ditugunean, Jainkoa pozten dugu.
2. Nola adoratu behar dugu Jehoba?
Jehoba bakarrik adoratu behar dugu gure Sortzailea delako (Apokalipsia 4:11). Bera bakarrik maitatu behar dugu eta berari adorazioa ematean, ez dugu idolorik edo irudirik erabili behar (Irakurri Isaias 42:8).
Gure adorazioa Jehobaretzat santua eta onargarria izan behar da (Erromatarrei 12:1). Honek bere arau moralak obeditu behar ditugula esan nahi du. Esaterako, Jehoba maite dutenek ezkontzari buruzko bere arauak betetzen dituzte. Gainera, ohitura kaltegarriak baztertzen dituzte. Adibidez, tabakoa edo drogak hartzea eta alkohola neurrigabe edatea. a
3. Zergatik adoratu behar dugu Jehoba sinesmen berdinak dituztenekin?
Gure asteroko bilerek Jehoba kongregazioan goraipatzeko aukera ematen digute (111. Salmoa 1, 2). Hau egiteko modu bat Jainkoari gorespen-kantak abestea da (Irakurri 104. Salmoa 33). Jehobak gu bileretara joatea nahi du. Zergatik? Maite gaituelako eta bileretara joateak bizitzaz betirako gozatzen lagunduko digula dakielako. Bileretara joaten garenean, elkar animatzen gara.
SAKONDUZ
Aztertu zergatik Jehobak ez duen onartzen idoloen edo irudien erabilera bera adoratzeko. Ikasi Jainkoa goraipatzeko modu garrantzitsu batzuk.
4. Ez dugu idolorik edo irudirik erabili behar Jainkoa adoratzeko
Nola dakigu Jainkoak ez duela hau egitea onartzen? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
-
Biblia-garaiko Jainkoaren herria Jehoba adoratzen saiatu ziren idolo baten laguntzaz. Zer gertatu zitzaien?
Jainkoarengandik hurbilago sentitzeko, pertsona batzuek idoloak edo irudiak erabiltzen dituzte. Baina posible al da hau egitean Jainkoarengandik urruntzen egotea? Irakurri Irteera 20:4-6 eta 106. Salmoa 35, 36 eta aztertu elkarrekin:
-
Zer objektu edo irudi ikusi dituzu erabiltzen dituela jendeak?
-
Nola sentitzen da Jehoba jendeak idoloak edo irudiak erabiltzen dituela ikustean?
-
Zer pentsatzen duzu idolo edo irudien erabilerari buruz?
5. Jehoba bakarrik adoratzeak ideia faltsuetatik askatzen gaitu
Ikusi nola askatu gaitezkeen ideia faltsuetatik Jehoba modu onargarrian adoratuz. Ikusi BIDEOA.
Irakurri 91. Salmoa 14 eta aztertu elkarrekin:
-
Jehoba bakarrik adoratzen dugunean, maitasuna erakusten diogu. Hau egiten badugu, zer promesten digu berak?
6. Jainkoa adoratzen dugu kongregazioko bileretan
Kongregazioko bileretan abestean eta komentatzean, Jehoba goraipatzen dugu eta elkar animatzen gara. Irakurri 22. Salmoa 23 [22:22, NWT] eta aztertu elkarrekin:
-
Gustatzen al zaizu bileretan besteen komentarioak entzutea?
-
Gustatuko al litzaizuke komentario bat prestatzea?
7. Ikasitakoa besteei kontatzean Jehoba pozten dugu
Bibliaren egiari buruz besteekin hitz egiteko modu asko daude. Irakurri 9. Salmoa 2 [9:1, NWT] eta 34. Salmoa 2 [34:1, NWT] eta aztertu elkarrekin:
-
Bibliako zein ikasgai gustatuko litzaizuke besteei kontatzea?
ZER DIO JENDEAK? «Jainkoari ez zaio axola nola adoratzen dugun».
-
Eta zuk, zer pentsatzen duzu?
LABURPENA
Gure Sortzailea pozten dugu hurrengoa eginez: bera bakarrik adoratzean, kongregazioko bileretan goraipatzean eta ikasitakoa besteei kontatzean.
Berrikuspena
-
Nola ikasi dezakegu zein den Jainkoa adoratzeko modu onargarria?
-
Zergatik adoratu behar dugu Jehoba bakarrik?
-
Zergatik adoratu behar dugu Jainkoa bera poztu nahi dutenekin?
GEHIAGO IKASTEKO
«Orain ez naiz idoloen esklabu» bizipenean, emakume batek idoloak adoratzeari utzi ziola aipatzen da. Irakurri nola egin zuen hau.
«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 uztailak 1)
Ikasi zerk lagundu ahal dizun kongregazioko bileretan komentarioak ematen.
«Jehoba goraipatu kongregazioan» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2019 urtarrila)
Ikusi gizon gazte batek zer emaitza onak lortu dituen kongregazioko bileretara joateagatik, nahiz eta berarentzat hau egitea batere erraza ez izan.
Pertsona askok gurutzea kristauekin erlazionatzen dute. Baina, gure adorazioan erabili beharko al genuke?
«Zergatik ez dute Jehobaren lekukoek gurutzea erabiltzen?» (Web artikulua)
a Gai hauek aurrerago aztertuko dira beste ikasgai batzuetan.