Nola atera etekinik handiena biblia-ikastarotik?
Hasteko, aztertu laburpen hau eta ondoren ikusi BIDEOA.
IKASGAIAREN HASIERA
Irakurri paragrafo bakoitza, beltzez dauden galderak (A) eta Bibliako erreferentziak edo aipuak (B). Hauek ideia nagusiak azpimarratzen dituzte. Pasarte batzuk ikastaroan zehar «irakurri» behar direla adierazten da.
IKASGAIAREN ERDIALDEA
Sakonduz ataleko lehenengo esaldiek (C), aztertuko diren ideiak azaltzen dituzte. Azpitituluek (D) ideia nagusiak aurkezten dituzte. Irakurri Bibliako aipuak, erantzun galderak eta ikusi bideoak.
BIDEO taulek testuaren edukia osatzen duten multimediara zuzentzen dute. Bideo batzuek egiazko bizipenak erakusten dituzte. Beste batzuk, antzezpenak dira. Azken hauek ez dituzte egiazko egoerak edo pertsonak deskribatzen, baina egoera errealistak azaltzen dituzte.
Aztertu irudiak (E) arreta handiz, eta pentsatu nola erantzun ahal diozun Zer dio jendeak? (F) atalari.
IKASGAIAREN AMAIERA
Ikasgaia Laburpena eta Berrikuspenarekin (G) amaitzen da. Idatzi ikasgaia amaitu duzun eguna. Helburuak (H) atalak zertan lan egin dezakezun adierazten dizu. Gehiago ikasteko (I) atalean, irakurtzeko eta ikusteko informazio gehiago duzu eskuragarri.
Aurkitu Bibliako aipuak
Biblia 66 liburu txikiagoz osaturiko bilduma bat da. Bi ataletan banaturik dago: Hebrear-aramear Idazkiak (Itun Zaharra) eta Idazki kristau Grekoak (Itun Berria).
Ikastaro honetako Bibliako aipuek, Bibliako liburua (A), kapitulua (B) eta bertset edo bertsetak (C) adierazten dituzte.
Adibidez: Joan 17:3 aipuak Joanen liburua, 17. kapitulua eta 3. bertseta adierazten du.