3. IKASGAIA
Rahabek Jehobarengan sinetsi zuen
Eman dezagun Jerikon gaudela. Hiri hau, Kanaango lurraldean kokaturik dago. Bertako jendeak ez du Jehobarengan sinesten. Rahab izeneko emakumea bizi da bertan.
Rahab neskatxa zenean, Moisesek Itsaso Gorria zatitu eta israeldarrak Egiptotik kanpora gidatu zitueneko istorioak entzun zituen. Jehobak beraien etsaien aurkako gerrak irabazten lagundu ziela ere jakin zuen. Orain israeldarrak Jeriko inguruan kanpatuak daudela entzun du!
Rahabek Jehobarengan sinesten zuelako espioiak babestu zituen
Ilunabar batean, bi israeldar Jerikora doaz. Hiria ikertu nahi dute. Rahabek bere etxera joan eta bertan gelditzera gonbidatzen ditu. Gauean, Jerikoko erregeak hirian espioiak daudela entzuten du. Rahaben etxean omen daude! Orduan, erregeak espioiak harrapatzeko asmoz bidaltzen ditu gizon batzuk. Rahabek bere etxeko teilatuan ezkutatzen ditu bi espioiak eta erregearen morroiei esaten die: «Espioiak hemen zeuden, baina honez gero hiritik irten dira. Berehala bazoazte, harrapatuko dituzue!» Ba al dakizu zergatik babesten dituen Rahabek espioiak?... Jehobarengan sinesten duelako. Gainera, Kanaango lurraldea israeldarrei emango diela ere badaki.
Rahaben etxetik irten baino lehen, bera eta bere familia Jerikoren hondamenditik salbatuko direla promesten diote espioiek. Ba al dakizu zer egiteko esaten dioten?... Hauxe: «Hartu lokarri gorri hau eta zintzilikatu ezazu zure leihotik. Hau betetzen baduzu, zure etxean dauden lagun guztiak salbatuko dira». Rahabek espioiek esandako guztia zehatz-mehatz betetzen du. Ba al dakizu zer gertatzen den ondoren?...
Egun batzuk geroago, israeldarrak hiriari biraka dabiltza isilean. Sei egunez, egunean bira bat ematen diote hiriari. Zazpigarren egunean berriz, zazpi aldiz ematen diote bira hiriari. Orduan, denek izugarrizko irrintzia egiten dute. Jehobak hiriaren harresiak erorarazten ditu.
Baina leihotik lokarri gorria zintzilikaturik duen etxea oraindik zutik dago! Ikusten al duzu etxea irudian?... Rahab eta bere familia onik daude!Zer ikas dezakezu Rahabengandik?... Jehobari buruz gauza zoragarri asko ikasi zituelako, Rahabek Jehobarengan sinetsi zuen. Zu ere gauza zoragarri asko ikasten ari zara Jehobari buruz. Sinesten al duzu Jehobarengan Rahabek egin zuen bezala?... Ziur baietz!
IRAKURRI ZURE BIBLIAN
-
Josue 2:1-24; 6:1-5, 14, 15, 20-25
-
Hebrearrei 11:31