Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

4. IKASGAIA

Biblia-aipuak behar bezala aurkeztu

Biblia-aipuak behar bezala aurkeztu

Mateo 22:41-45

HELBURUA: Biblia-aipua irakurri aurretik, entzuleak pentsatzen jarri.

NOLA LORTU?

  • Pentsatu biblia-aipua zergatik irakurriko duzun. Biblia-aipu bakoitza aurkezten duzunean, entzuleak azpimarratu nahi duzun ideia erraz aurkitu behar du.

  • Bibliari dagokion garrantzia eman. Jainkoarengan sinesten duten pertsonekin hitz egitean, Biblia Jainkoaren Hitza dela nabarmendu. Horrela, jakinduria iturri hoberena dela erakutsiko duzu.

  • Aipuan interesa piztu. Aipuak erantzuten duen galdera bat egin, aipuak konpontzen laguntzen duen arazo bat azaldu edo pasarteak ulertzen laguntzen duen printzipio bat aipatu.