Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Desberdintasun sozialak

Desberdintasun sozialak

Besteen gainetik gaudela pentsatzen al du Jainkoak gure arraza, familia eta egoera ekonomikoarengatik?

Eg 17:26, 27; Erm 3:23-27; Gal 2:6; 3:28

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Jn 8:31-40. Judutar batzuk Abraham beraien arbasoa izateagatik harro zeuden. Baina Jesusek zuzendu egin zituen, ez baitzuten Abrahamek bezala jokatzen.

Ba al dugu arrazoirik beste arraza edo nazioetako pertsonak baino hobeak garela pentsatzeko?

Jn 3:16; Erm 2:11

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Jon 4:1-11. Jehobak Jonas profetari pazientziaz irakatsi zion nazio desberdin batekoak ziren ninivetarrei errukia erakusten.

    • Eg 10:1-8, 24-29, 34, 35. Jainkoak jentilak onartzen zituela ikasi zuen Pedro apostoluak. Horregatik, Kornelio eta bere etxekoei zirkunzidatu gabeko lehenengo kristau jentilak izaten lagundu zien.

Pentsatu behar al dute kristau aberatsek besteak baino garrantzitsuagoak direla edo tratu berezia merezi dutela?

1Tm 6:17, 18; St 2:2-4

Ikusi Dt 8:12-14; Jr 9:23, 24 ere

Arduradunak bagara, besteak baino garrantzitsuagoak garela eta gogor tratatu ditzakegula esan nahi al du?

2Ko 1:24; 1Pe 5:2, 3

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Dt 17:18-20. Jehobak Israelgo erregeei israeldarren gainetik zeudela ez pentsatzeko esan zien. Izan ere, Jehobaren begietan, israeldarrak erregearen anai-arrebak ziren.

    • Mk 10:35-45. Jesusek bere apostoluak zuzendu zituen, arreta handiegia ematen ziotelako besteen gainetik autoritatea izateari (Ikusi Mk 10:42​ko ikasketarako oharra «dominan al pueblo», gaztelaniazko Traducción del Nuevo Mundo-n).

Nolako pertsonek izango dute Jainkoaren onespena?

Ir 19:5; Erm 10:12; 1Jn 2:17

Erreforma sozialen mugimenduetan parte hartu behar al lukete kristauek?

Efe 6:5-9; 1Tm 6:1, 2

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Jn 6:14, 15. Jesusek nazioaren arazoak konponduko zituela pentsatzen zuen jende askok, baina Jesusek lurrean errege izatea ukatu zuen.