Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ELKARRIZKETA HASI

6. IKASGAIA

Ausardia

Ausardia

Printzipioa: «Jainkoak emaniko ausardiaz adierazi genizuen beraren berri ona» (1 Tes. 2:2).

Jesusek egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Lukas 19:1-7. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Zergatik baztertzen zuten batzuek agian Zakeo?

  2.   Nolanahi ere, zerk bultzatu zuen Jesus Zakeori berri onak ematera?

Zer ikasten dugu Jesusen eredutik?

2. Ausardia behar dugu Erreinuaren mezua bereizketarik egin gabe jende guztiari predikatzeko.

Jesus imitatu

3. Jehobarengan konfiantza izan. Jainkoaren espirituak predikatzeko indarra eman zion Jesusi eta zuri ere indarra eman ahal dizu (Mat. 10:19, 20; Luk. 4:18). Eskatu Jehobari beldurra diezunei predikatzeko ausardia (Eg. 4:29).

4. ​Ez epaitu aldez aurretik pertsonak. Agian norbaitekin hitz egiteko zalantza egin dezakegu bere itxura, bizimodu, sinesmenen, edo maila ekonomiko eta sozialarengatik. Baina, gogoratu:

  1.    Jehobak eta Jesusek bihotzak ikusi ditzakete; guk ez.

  2.   Ez genuke pentsatu behar norbaitek ezin duenik Jehobaren errukia jaso.

5. Izan ausarta baina, aldi berean, errespetua erakutsi eta kontuz ibili (Mat. 10:16). Eztabaidak izatea saihestu. Pertsonak berri onak entzun nahi ez baditu edo arriskuan zaudela uste baduzu, edukazioz elkarrizketa amaitu (Esa. 17:14).

HONAKOA ERE IKUSI

Eg. 4:31; Efe. 6:19, 20; 2 Tim. 1:7