JARRAIPENA EGIN
7. IKASGAIA
Pertseberantzia
Printzipioa: «Berri onak irakasten eta predikatzen jarraitu zuten etengabe» (Eg. 5:42).
Paulok egin zuena
1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Eginak 19:8-10. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:
Zer ikasten dugu Pauloren eredutik?
2. Denbora atera eta ahaleginak egin behar ditugu bisita onak egin eta Biblia ikastaroak hasteko.
Paulo imitatu
3. Egokitu zure ordutegia pertsonaren beharretara. Galdetu zeure buruari: «Zer une eta leku izango dira aproposenak berarekin hitz egiteko?». Nahiz eta zuretzat unerik erosoena ez izan, bisita egiteko prest egon.
4. Bueltatzeko unea zehaztu. Elkarrizketa bakoitzaren amaieran, saiatu pertsonarekin berriz hitz egiteko unea zehazten. Ziurtatu zure hitza betetzeaz.
5. Ez galdu esperantzarik. Ez pentsatu norbaitek interesik ez duenik normalean etxean ez dagoelako edo oso lanpetuta dagoelako (1 Ko. 13:7). Horren ordez, segi pertsona hori bilatzen, denbora ondo erabili behar dugula ahaztu gabe (1 Ko. 9:26).
HONAKOA ERE IKUSI
Eg. 10:42; 1 Ko. 9:22, 23; 2 Ko. 4:1; Gal. 6:9