Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

44. kanta

Parte hartu pozik uztan

Parte hartu pozik uztan

(Mateo 13:1-23)

1. Uzta garaian bizi gara,

ohore hori daukagu.

Aingeruak segan dabiltza

‘ta guk lankide ditugu.

Jesusen eredu bikaina

zuzen jarraitu nahi dugu.

Lan honetan aritzeko ondra

Jehobak eskaini digu.

2. Maitasunak gaitu bultzatzen

bizkorrago aritzera.

Amaiera badatorrenez,

goazen predikatzera!

Eskuratzen da poz handia

Jainkoarekin lanean,

hala dela frogatuko duzu

Jehobak bedeinkatzean.

(Ikusi Mt 24:13; 1 Ko 3:9; 2 Tm 4:2 ere)