Jehobarentzat aintza guztia!
(96. Salmoa 8, NWT)
Jaitsi:
1. Goi-goian zaude tronuan,
nor zu bezalakorik?
Nola erantzun, Jehoba,
didazun maitasunari?
A ze botere handiaz
sortu duzun guztia!
Nola ikusten nauzu zuk,
izanda ni hain txikia?
(ERREPIKA)
Ene Aita, entzun nire kanta,
zu goresteko baita.
Ene Jainko, Jehoba zu zara
aintza ‘ta ohorea
merezi dituena!
2. Aita, zuretzat bizi naiz;
hori ohore bat da.
Denei kontatu nahi diet
zein ona den zure gida.
Nire bizitza osoan
aintza eman nahi dizut.
Jainko Gorena Jehoba,
bihotzez miresten zaitut!
(ERREPIKA)
Ene Aita, entzun nire kanta,
zu goresteko baita.
Ene Jainko, Jehoba zu zara
aintza ‘ta ohorea
merezi dituena!
3. Zuk sortu duzun guztiak
guztiz txunditzen nau ni.
Izar, eguzki, ilargi,
itsaso, lore ‘ta mendi.
Dena eder egin duzu
zure jakinduriaz.
Zure maitasunagatik
zuretzat aintza guztia!
(ERREPIKA)
Ene Aita, entzun nire kanta,
zu goresteko baita.
Ene Jainko, Jehoba zu zara
aintza ‘ta ohorea
merezi dituena!
(Ikusi Sal. 96:1-10; 148:3, 7 ere)