Ate joka dago
Jaitsi:
1. Bai egunsenti ederra
urdin dago zerua.
Pozik eta lasai gaude
entzunez txorien kantua.
Iritsi da eguna,
hemen dira lagunak.
Bai, paradisu eder hau
ate joka zegoen.
2. Etxe bat dago bailaran,
mendian baserria.
Ur gardena du errekak
‵ta errota dabil biraka.
Gari asko du lurrak,
hasi dadila uzta.
Orain bizi duguna
ate joka zegoen.
(ZUBIA)
Bizitza zein ederra den!
Guzti honen zain-zain geunden.
Negar denak joan dira,
gazte gara berriz ere.
3. Poz-pozik gaude guztiok,
bizi gara bakean.
Ez gaitu ezerk kezkatzen.
Bizi hau da ezin hobea.
Eskertzen dugu Jehobak
eman digun guztia
‘ta bai, mundu berria
ate joka zegoen.
(ZUBIA)
Zenbatetan eskatu dut
berriz zu besarkatzea.
Hemen zaude azkenean;
nire ametsa bete da!
4. Oso gertu dago;
eutsiko diot tinko.
Hitz eman baitu Jehobak,
inoiz ez du hutsik egingo.
Ez dut sekula etsiko
gogorra izan arren.
Egun honen zain gaude
eta ate joka dago.