Han, mundu berrian
Jaitsi:
1. Zein ederra den ikusten hasi
zure fede-begiekin; ez etsi.
Poza ‘ta bakea
lur garbi eta eder batean.
Hemen ez da minik, ez beldurrik,
inork ez du sentitzen tristurarik.
Erreinua da bertan!
Esker ona dugu bihotzetan.
Gogoan izan:
laster biziko gara
han, mundu berrian.
(ERREPIKA)
Gure itxaropena,
tinko eusten digun aingura,
bizi-bizia den argia,
erabat beteko da
han, mundu berrian.
2. Zein ederra den ikusten hasi
ibai garden ‘ta lore lirain ugari;
gure lur maitea,
amets egin dugun etxea!
Norbait duzu atean,
zain egon zara aspaldian.
Malkotan, poz-pozik:
«Gure artean zaitugu azkenik!».
Zoragarria
dugu bizia
han, mundu berrian.
(ERREPIKA)
Gure itxaropena,
tinko eusten digun aingura,
bizi-bizia den argia,
erabat beteko da
han, mundu berrian.
(ZUBIA)
Beteko du hitzez hitz
promes polit hau gogo handiz
Jehobak duen nahia da
guztiok poza eskuratzea.
(ERREPIKA)
Gure itxaropena,
tinko eusten digun aingura,
bizi-bizia den argia,
erabat beteko da
han, mundu berrian.
han, mundu berrian.
han, mundu berrian.
han, mundu berrian.