Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

130. KANTA

Barkatzeko prest egon

Barkatzeko prest egon

(86. Salmoa 5)

  1. 1. Eman du Jehobak

    bere Seme kuttuna,

    gure zor denak barkatuz,

    azalduz maitasuna.

    Bihotzez damutuz gero

    Jesusen izenean,

    bakea izango dugu

    Jainkoak barkatzean.

  2. 2. Eraman oneko

    izaten saiatzean,

    Jainkoa alaitzen dugu

    besteei barkatzean.

    Guztioi barkatzeko prest

    dugu gure Jainkoa.

    Berdin jokatzen badugu,

    hau da bake ʻta poza!

  3. 3. Denok lantzen dugu

    bihotzez errukia,

    alde batera utzita

    gorroto eta mina.

    Asko maite gaitu Jaunak,

    barkatzen digu beti.

    Berak bezala jokatuz

    biziko gara pozik.

(Ikusi Mt 6:12; Ef 4:32; Kol 3:13 ere)