Arazo ekonomikoak | Zer egingo du Jainkoaren Erreinuak?
Mundu osoan zehar jende askorentzat geroz eta zailagoa da bizitzeko nahiko diru lortzea.
Duela gutxi egindako txosten a baten arabera, jendeak irabazten duen diruarekin lehen baino gauza gutxiago erosi ditzake. Ikerketa honek abisatzen digu, gauzak horrela jarraitzen badute, aberatsak direnen eta ez direnen artean oraindik eta desberdintasun gehiago egongo direla. Familia askok ez dutela bizitza hain erosoa izango ere esaten du.
Gai izango al dira gobernuak arazo ekonomikoak konpontzeko edo egoera hobetzeko?
Bibliaren arabera, badago arazo ekonomiko guztiak konpondu eta berdintasuna ekarri ditzakeen gobernu bat. Bertan dio: «Erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak» (Daniel 2:44). Erreinu honek lur osoan aginduko du. Bere herritarrak zoriontsu izateko behar dutena izango dute, eta inor ez da ahaztuta edo abandonatuta geratuko (9. Salmoa 19 [9:18, NWT]). Guztiek beraien lan gogorraren emaitzaz gozatu ahalko dute (Isaias 65:21, 22).
a Nazioarteko Lan Erakundearen 2022-23 mundu mailako soldatei buruzko txostena