Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Emakumeen segurtasuna | Bibliaren ikuspuntua

Emakumeen segurtasuna | Bibliaren ikuspuntua

 Mundu osoan zehar milioika emakume eta neskek abusuak jasan dituzte. Hauetako bat al zara? Ikusi ezazu zergatik inporta zaion Jainkoari zure segurtasuna eta zer egingo duen emakumeek jasaten dituzten tratu txarrekin bukatzeko.

 «Haurra nintzenean, nire nebak egunero-egunero nitaz abusatzen zuen, bai fisikoki eta baita hitzez ere. Ezkondu nintzenean, nire amaginarrebak abusuekin jarraitu zuen. Bera eta nire aitaginarrebak esklabu bat bezala tratatzen ninduten. Suizidatzea pentsatu nuen» (Madhu, a India).

 Munduko Osasun Erakundearen arabera, «emakumeen aurkako indarkeria mundu osoan zehar zabalduta dago». Erakunde honen ustez, hiru emakumetatik batek bere bizitzan zehar biolentzia fisiko edo sexuala jasaten du.

 Zuri gertatu bazaizu, agian ez zaudela seguru sentitu dezakezu, hau da, edonon norbaitek hitzez, fisikoki edo sexualki zutaz abusatu dezakeela pentsatu dezakezu. Emakumea izateagatik jasandako biolentzia eta tratu txarren ondorioz, gehiengoarentzat emakumeak inportanteak ez direla pentsatu dezakezu. Baina, garrantzitsuak al dira benetan emakumeak Jainkoarentzat?

Bibliak Jainkoari emakumeen segurtasunak inporta diola erakusten du

Zer pentsatzen du Jainkoak emakumeei buruz?

 Biblia aipua: «[Jaungoikoak] gizon eta emakume egin zituen» (Hasiera 1:27, Euskal Biblia, Jaime Kerexeta [Ke], euskara batura egokituta).

 Irakaspena: Jainkoak gizonak eta emakumeak sortu zituen. Bere ikuspuntutik, biek merezi dute errespetua. Gainera, ondorengoa eskatzen dio senarrari: «Maita beza emaztea bere burua bezala». Hau aplikatuz gero, senarra ez da emaztea kontrolatzen saiatuko, eta ez dio hitz zakarrez edo biolentziaz tratatuko ere (Efesoarrei 5:33; Kolosarrei 3:19). Argi dago Jainkoari emakumeen segurtasunak inporta diola.

 «Haurra nintzenean, abusu sexuala jasan nuen nire senideengandik. 17 urterekin nire nagusiak lanetik botako ninduela esan zidan berarekin sexu harremanak ez banituen. Heldua izanik, nire senarrak, gurasoek eta bizilagunek errespeturik gabe tratatu naute. Baina denborarekin Jehobari b buruz, hau da, Sortzaileari buruz ikasi nuen. Berak errespetua die emakumeei. Honek, Jainkoak maite nauela eta berarentzat baliotsua naizela ziurtatzen dit» (Maria, Argentina).

Zerk lagundu ahal dizu zauri emozionalak sendatzen?

 Biblia aipua: «Badira adiskideak elkar hondatzen dutenak; baita anaia baino lagun minagoak direnak ere» (Esaera Zaharrak 18:24).

 Irakaspena: Benetako lagun batek lagundu ahal dizu. Ahal baduzu, konfiantzazko norbaitekin hitz egin sentitzen duzunari buruz.

 «20 urtez ez nion inori kontatu abusu sexuala jasan nuenik. Ondorioz, ez nintzen zoriontsu, eta antsietatea eta depresioa izan nituen. Baina, nire bizipena entzuteko prest zegoen norbaiti kontatu nionean, izugarrizko lasaitasuna sentitu nuen» (Elif, Turkia).

 Biblia aipua: «Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen» (1 Pedro 5:7).

 Irakaspena: Otoitz egiten duzunean, Jainkoak benetan entzuten dizu (55. Salmoa 23 [55:22, NWT]; 65. Salmoa 3 [65:2, NWT]). Zutaz arduratzen denez, zein baliotsua zaren ulertzen lagundu ahal dizu.

 «Jehobari buruz ikasteak nire zauri emozional sakonak sendatzen lagundu zidan. Orain, Jainkoari otoitz egin ahal diot eta sentitzen dudan guztia kontatu. Nire sentimenduak benetan ulertzen dituen lagun bat bezalakoa da» (Ana, Belize).

Amaituko al du Jainkoak inoiz emakumeen aurkako biolentziarekin?

 Biblia aipua: «Jauna, […] umezurtzaren eta laguntzarik gabe dagoenaren alde egiten duzu: [...] gizonak ez diezaiela berriro beldurrik eragin» (10. Salmoa 17, 18, Ke, euskara batura egokituta).

 Irakaspena: Jainkoak laster injustizia guztiak kenduko ditu. Hauen barne, emakumeen aurkako krudelkeria eta biolentzia.

 «Emakume eta neska gazteen aurkako tratatu txarrekin amaituko duela ikasteak sendagai bat bezalakoa izan da niretzat. Barneko bakea eman dit» (Roberta, Mexiko).

 Bibliak ematen duen esperantzari buruz gehiago jakin nahi al duzu? Zergatik konfiatu dezakegu Bibliako promesetan? Biblian oinarrituz, zer laguntza eman ahal dizute Jehobaren lekukoek gaur egun? Erantzuna aurkitzeko, eskatu doako bisita bat.

 Jaitsi artikulu hau inprimatzeko formatuan.

a Izenak aldatuak izan dira.

b Jehoba da Jainkoaren izen propioa (Lukas 4:⁠8). Ikusi «Nor da Jehoba?» artikulua.