ERNE SEGI!
Gero eta gaiztakeria gehiago mundu osoan zehar | Zer dio Bibliak?
Gaizkile taldeek kalte handiak sortzen dituzte Haitin. Delitu biolentoek sufrimendu handia sortzen dute Hegoafrikan, Mexikon eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan. Biolentzia jaitsi den herrialdeetan ere, jendea beldur da lapurretak, bandalismoa eta nahita eragindako suteak gertatzen direla entzuten dutelako.
Zer dio Bibliak mundu osoan zehar dagoen gaiztakeriari buruz?
Zer aurresan zuen Bibliak gaiztakeriari buruz?
Gaiztakeria «sistemaren amaieraren» seinalearen parte izango zela aurresan zuen Bibliak (Mateo 24:3). Seinale horren parte izango ziren gertaerak deskribatzean, Jesu Kristok honakoa esan zuen:
«Gaiztakeria gero eta handiagoa izango denez, gehiengoaren maitasuna hoztu egingo da» (Mateo 24:12).
Gainera, «azken egunetan» jendeak ez zuela autokontrolik izango, modu basatian jokatuko zuela eta ez zuela ona dena maiteko aurresan zuen Bibliak (2 Timoteori 3:1-5). Jokaera berekoi hauen ondorioa gaur egun ikusten dugun gaiztakeria da.
Baina esperantza izateko arrazoi onak ditugu. Laster gaiztakeria erabat desagertuko dela promesten du Bibliak.
«Itxaron pixka bat, eta kito gaiztoa, bilatu arren, ez duzu gehiago aurkituko. Apalak izango dira herrialdearen jabe, bake osoaz gozatuko dira» (37. Salmoa 10, 11).
Ikasi gehiago Bibliako esperantza mezuari buruz, baita gaur egungo gertakariek Bibliako profeziak betetzen dituztela sinesteko ditugun arrazoiei buruz ere. Horretarako, aztertu ondorengo artikuluak:
«Etorkizun hobe baten esperantza ziurra»
«Zein da azken egunen seinalea?»
«Aurresan al zuen Bibliak nolakoa izango zen gaur egungo jendea?»